II. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Jaungoikoaren Espiritua uso-idurian jatsi eta Jaunaren ganera etorri zan.
B urtean: Etorri ziran ikasleak, eta ikusi eben non bizi zan Jesus, eta egun haretan Beragaz gelditu ziran.
C urtean: Ardaua agortu zan, eta hauxe esan eutsen Jesusen amak morroiei: Egizue, Berak esaten deutsuena.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, zeure esku daukazuz zeru-lurrak; entzun bihotz onez zure herriaren eskariak, eta emon zure bakea gure egunotan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
VI. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Zure eskeintza altarara eroaterakoan, gogoratzen badozu zure senideak badauala zeozer zure aurka, zoaz lehenengo zure senideagaz bakeak egitera, alleluia.
B urtean: Jauna, Zuk nahi baduzu, garbitu naikezu. Jesusek esan eutson: Nahi dot, gelditu zaitez garbi.
C urtean: Zorionekoak orain negar egiten dozuenak; barre egingo dozue-ta.
Otoitza
Jainko gure Jauna, bihotz garbi eta zintzoetan dozu zure atsegina; egizu, zure grazian bizi izan gaitezala, Zu gure bihotzetan bizi izan zaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
X. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Jesus mahaian egoala Mateoren etxean, zergalari eta pekatari asko etorri ziran, eta mahaian jesarri ziran Jesusegaz.
B urtean: Oker guztiak parkatuko jakez gizakiei; baina Espiritu Santuaren aurka birao egiten dauanak, ez dau sekulan izango parkamenik.
C urtean: Jesusek hauxe esan eutson hilda eroien gazteari: Jagi zaitez! Eta Jesusek amari emon eutson.
Otoitza
On guztien iturri zaran Jauna, entzun gure otoitza; eta egizu, zure argiak argi egin deigula zuzen dana ezagutzeko, eta zure laguntzak indar emon, betetzeko. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XIV. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauzok jakintsuei eta burutsuei gorde, eta jende apalari erakutsi deutsazuz-eta.
B urtean: Gehienak, Hari entzutean, harriturik hauxe inoen: Nondik dau Honek hori guztia? Hau ez da, ba, arotza, Mariaren Semea?
C urtean: Etxeren batean sartzen zareenean, hauxe izan bedi zuen lehenengo berbea: Bakea etxe honetan! Eta hareen ganean lekutuko da zuen bakea.
Otoitza
Jainko Jauna, zure Semea beheratuz, jaso egin dozu jausita egoan mundua; emon zure fededunei egiazko poza, eta egizu, pekatuaren buztarpetik askatu dozuzanek betirauneko zoriona izan daiela. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XVIII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Jesusek ugaritu egin ebazan ogiak; eta danek jan eben, asetu ziran arte.
B urtean: Neu naz biziaren ogia. Nigana datorrena, ez da gosetuko; eta Nigan sinisten dauana, ez da inoiz egarrituko.
C urtean: Kristorekin berbiztu zarien ezkero, ibili zaiteze goi-ondasunen bila, alleluia.
Otoitza
Etorri zakiez lagun, Jauna, zure serbitzariei, eta agertu eiezu beti zure bihotz ona, erreguka diharduzunei; eta, egile eta nagusi autortzen zaituenez, emoiezu bizi barria, eta zaindu eizuz beti bizi barri horretan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Eskeini eizuez zeuen buruak, opari bizi, santu eta atsegingarri Jainkoarentzat; horixe da zuen egiazko gurtza.
B urtean: Onartu eizue apal-apal, zuengan ereinda dagoan eta zuen arimak salbau daikezan berbea.
C urtean: Otordu bat emotean, deitu behartsuak; zorionekoa izango zara, ordainik ezin emongo deutsue-ta; ordaina, zintzoen berbiztean emongo jatzu.
Otoitza
Zeru-lurren Jaungoikoa, Zeugandik dator on guztia; sartu gure bihotzetan zure izenaren maitasuna; lotu gaizuz gero ta estuago Zugaz, biziazo daizun gure barruan ona dan guztia, eta biziazo dozuna arreta handiz zaindu. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXVI. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Iraun eizue alkarturik eta bihotzez bat, maitasun bera eta sentiera bera dozuezala.
B urtean: Gure aurka ez dagoana, geure alde dago —dino Jaunak—.
C urtean: Zorionekoak, gogoz behartsu diranak; eurena dabe-ta zeruetako erreinua.
Otoitza
Jainko Jauna, parkatzen eta errukitzen agertzen dozu batez ere zure ahalmen handia; isuri eizu gure ganera eten barik zure grazia, Zuk agindutako ondasunetara lehiatuz, zeruko zoriona jadetsi daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXX. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Maitatu eizu lagun-hurkoa zeure burua lez —dino Jaunak—.
B urtean: Jesus, Dabid-en Seme, erruki zakidaz! Zer nahi dozu, Nik zuri egitea? Maisu, ikusi daidala barriro!
C urtean: Zergalaria urrun gelditu zan, eta ez eban begirik ere jaso nahi zerura; eta bular-joka, hauxe inoan: Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, handitu gugan sinismena, esperantza eta maitasuna; eta zure agintzariak jadesteko, egizu, maite izan daiguzala zure aginduak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.