III. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Erdu Neugaz, eta giza-arrantzale egingo zaituet —dino Jaunak—.
B urtean: Bihotz-barritu zaiteze eta sinistu barri ona —dino Jaunak—.
C urtean: Jaunaren Espiritua neugan dago, Berak gantzutu nau-ta, behartsuei barri ona emoteko.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, zuzendu zure gogora gure bizia; frutu on ugari emon daigun, zure Seme maitearen izenean. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
VII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Jainkoak, zuen Aitak, gaiztoentzat eta zintzoentzat urtenazoten dau eguzkia.
B urtean: Gizonaren Semeak badau lurrean, pekatuak parkatzeko eskubidea, alleluia.
C urtean: Egin besteei, eurek zuei egitea nahi zeunkeen bezela —dino Jaunak—.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, egizu, zure irakatsiak beti gogoan erabiliz, hitzez eta egitez zure nahia bete daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XI. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Bialdu eizuz, Jauna, langileak zure uztara.
B urtean: Jainkoaren erreinua, lurrean hazia ereiten dauan gizonaren antzekoa da: gizona lo dago gauez eta jagitzen da goizean; hazia ernetzen da eta garatzen doa, eta gizonak ez daki zelan.
C urtean: Jesusek hauxe esan eutson emakumeari: Asko maite izan dozu, eta parkatu be asko parkatzen jatzu.
Otoitza
Jainko Jauna, Zugan itxaropen dabenen indarra, entzun bihotz onez gure otoitza; eta, Zu barik gizakiaren makaltasunak ezer ezin dauan ezkero, emoiguzu beti zure graziaren laguntza, zure aginduak betez, Zuretzat atsegingarri izan gaitezan gogoz eta egitez. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XV. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Hazia, Jainkoaren hitza da; ereilea, barriz, Kristo; Honi aditzen deutsonak betiko bizia izango dau.
B urtean: Joan ziren ikasleak eta bihotz-barritu eitezala aldarrikatzen eben; eta gaixo asko orioz igurtzi, eta osatu egiten ebezan.
C urtean: Samariar ona ondoratu jakon erdi-hilari, eta zauriak lotu eutsozan, orioa eta ardaua ganera isuriz.
Otoitza
Zure egiak, Jauna, argitu egiten ditu oker dabiltzanak, bide zuzenera bihurtu daitezan; egizu, izenez kristau diranek, egintzetan bete daiela eta agertu, euren kristau-izatea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XIX. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Goiz-aldera, Jesus ur-ganean oinez ondoratu jaken, eta holantxe egin eutsen berba ikasleei: Izan bihotz! Neu naz; ez izan bildurrik!
B urtean: Nik emongo dudan ogia, neure haragia da, munduaren bizirako —dino Jaunak—.
C urtean: Ondasunak dituzun lekuan, hantxe dozu bihotza ere —dino Jaunak—.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, Aita esateko eskubidea emoten deuskuzu; eroan bere betera gure bihotzetan, zure seme-alabatzako espiritua, agindu jakun ondarea jadetsi daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXIII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Ez euki zorrik inogaz, alkar maite izatekoa besterik. Maite dauanak bete dau Legea.
B urtean: Zabaldu, Jauna, gure bihotza sinistu daigun zure hitza; edegi, Jauna, gure ezpanak, eta gure ahoak zure gorespena iragarriko dau.
C urtean: Daukazan guztiak izten ez dauzana, ezin daiteke nire ikasle izan.
Otoitza
Jainko Jauna, Zeuk gaituzu salbatzen eta zeure seme-alabatzat hartzen; ikusi begi onez hain maite dituzun zure seme-alabak, eta Kristogan sinisten dogunoi, emoiguzu egiazko askatasuna eta betiko bizia. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXVII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Etxegileek baztertutako harria berori bihurtu da giltz-harria.
B urtean: Jaungoikoaren erreinua umetxo batek lez hartzen ez dauana, ez da han sartuko.
C urtean: Zaindu eizu sinismenaren gordairu eder hau, gugan bizi dan Espiritu Santuaren indarrez, alleluia.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, neurribakoa izanik zure maitasuna, guk merezi eta uste dogun baino gehiago betetzen dozuz gure eskariak; isuri eizu gure ganera zure errukia, gaiztakeria guztietatik garbitu gaizuzan, eta eskatzen ausartzen ez garana be emon deiguzun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXXI. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Zuen artean ez emon inori «aita» izenik lur-ganean; bakarra da-ta zuen Aita: zerukoa.
B urtean: Lagun-hurkoa nork bere burua lez maitatzea, erre-opari eta eskeintza guztiak baino hobea da.
C urtean: Zakeok oso pozik hartu eban Jesus bere etxean. Gaur salbazinoa sartu da etxe honetan, alleluia.
Otoitza
Jainko ahalguztidun errukitsua, zure graziari esker ondo zerbitzen zaitue fededunek; egizu, arren, Zuk agindutako ondasunetara eragozpenik barik joan gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.