II. DOMEKEA
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Salmoak
1
Ant.
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena, alleluia.
117 Salmoa
Eskerrak
Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.
Israel-etxeak hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron-etxeak
hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Esan beie Jaunaren bildur diranek:
«Haren maitasuna betikoa».
Deitu
neutsan larrialdian Jaunari,
entzun eustan eta onez atara.
Jauna dot neugaz: ez deutsat
bildurrik,
gizonak egin leikidanari.
Nirekin Jauna, niri lagun egiteko,
nik etsaiak lotsatuak ikusteko.
Hobe
da Jaunagana batzea,
eta ez gizakiengan uste on izatea;
hobe da Jaunagana batzea,
eta ez handikiengan uste on
izatea.
Atzerri-jente
guztiek inguratu ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Alde guztitik jenteek inguratu
ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Erleek lez inguratu ninduen,
biztu ziran sua sasian lez:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Gogor
bultzatu ninduen jausteko,
hantxe egoan Jauna niri
laguntzeko.
Nire indar eta nire kemen Jauna,
Bera suertatu da nire salbazinoa.
Poz
eta garaipen-oihuak zintzoen txabolan:
«Jaunaren eskoiak bizkor jokatu
dau,
Jaunaren eskoiak nau altxatu,
Jaunaren eskoiak bizkor dau
jokatu».
Ez
naz hilgo, ez, bizi izan baino,
Jaunaren eginak nik aldarrikatuko.
Zigortu nau Jaunak, zigortu,
baina ez nau heriotzaratu.
Edegi
niri zintzotasunaren ateak,
hortik sarturik emon deiodazan
Jaunari eskerrak.
Hauxe da Jaunaren atea,
zintzoak sartuko dira aurrera.
Eskerrak
Zuri, entzun nozulako,
salbazino suertatu zaiatazalako.
Etxegileek
baztertutako harria,
berori suertatu da giltz-harria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hauxe
da Jaunak egin dauan eguna,
gu poztutzeko eta alaitzeko eguna.
Emon, Jauna, salbazinoa,
emon, Jauna, zoriona.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena,
bedeinkatzen zaituegu Jaunaren
etxean.
Jainkoa da Jauna,
guri argi egin deuskuna.
Antolatu
eizue jente-lerroa
abar-orbelak eskuetan dabezala,
altarearen ertzetaraino doazala.
Zeu
zara nire Jainko,
eskerrak emoten deutsudaz;
ene Jainko, goresten zaitut.
Eskerrak
Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena, alleluia.
2 Ant. Egarri zarien guztiok erdu uretara; bilatu eizue Jauna aurkitu daiteken artean, alleluia.
Kantika: Dn 3, 52-57
Bedeinkatua
Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa:
aintza ta gorespen Zuri
gizaldietan.
Bedeinkatua
zure izen santu eta aintzagarria:
aintza ta gorespen Berari
gizaldietan.
Bedeinkatua
Zu, jauretxe santu eta aintzagarrian:
aintza ta gorespen Zuri
gizaldietan.
Bedeinkatua
Zu, zure erreinuko aurkian:
aintza ta gorespen Zuri
gizaldietan.
Bedeinkatua
Zu, kerubin-gainean jesarrita,
lezak ikusten dozuzana:
aintza ta gorespen Zuri
gizaldietan.
Bedeinkatua
Zu, zeru-sabaian:
aintza ta gorespen Zuri
gizaldietan.
Jaunak
egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egarri zarien guztiok erdu uretara; bilatu eizue Jauna aurkitu daiteken artean, alleluia.
3 Ant. Hara, gure Jauna indartsu dator eta argituko ditu bere morroien
begiak, alleluia.
150 Salmoa
Goretsi
eizue Jauna bere jauretxean,
Goretsi eizue bere zeru ospetsuan.
Goretsi eizue, Berak egin-lan
handiakaitik,
Goretsi eizue bere handiaren
handiagaitik.
Goretsi
eizue turutaren hotsez,
Goretsi eizue salterioz eta
kitar-hotsez.
Goretsi eizue zaldabai eta
dantzarekin,
Goretsi eizue zurda-soinu eta
txistuarekin.
Goretsi
eizue txilin ozenekin,
Goretsi eizue txilin alaiekin.
Arnasa dauan guztik Jauna goretsi
bei.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hara, gure Jauna indartsu dator eta argituko ditu bere morroien begiak, alleluia.
Ez 36, 25-27
Ur garbiz zipriztinduko zaituet, eta garbituko zarie zikin guztitik; garbituko zaituet zuen sasi-jainkoetatik. Bihotz barria emongo deutsuet, eta barrenean arnasa barria ipiniko deutsuet. Kenduko dot zuen haragitik harrizko bihotza, ipiniko deutsuet haragizko bihotza. Nire arnasea zuen barruan ipiniko dot eta nire lege bidean ibiliazoko zaituet, nire aginduak zaindu daizuezan eta bete.
R/.
Ospatzen zaitugu, Jauna, ospatzen, * zure izena dogu zabaltzen. Ospatzen.
V/. Zure mirariak adierazoten. Zure. Aintza Aitari. Ospatzen.
Bened. ant. (Domekakoa)
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei
argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. (Domekakoa)
Eskariak
Senideok: emon deioguzan eskerrak «Jainkoa-gurekin» izateko mundu honetara etorri zan gure Salbatzaileari, eta esan deiogun uste osoz:
Kristo, zeruko Errege, izan zaitez gure argi eta atsegin.
—Jesus Jauna, goietatik sortzen zaran Eguzkia eta biztuko diranetan lehenengo biztua: * egizu, Zuri jarraituz ez gaitezala behin ere egon heriotzearen ilunpetan, ibili gaitezala baino, betiko biziaren argitan.
—Aurkitu daigula, Jauna, Zuk egindako gauza guztietan zabaldurik dagoan zure ederra, * hareetan beti ikusi daigun zeure aintza.
—Ez itzi, Jauna, gaur gu txarkerian jausten; * eta bai egizu, onaren bidez garaitu daigula txarra.
—Jordanen bateatua izan zinanean, Espiritu Santuaz gantzutua izan zinan: * iguzu, Espiritu Santuak erabili gaizala gaur gure jokabide guztietan.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Jesusi esker, Jainkoaren seme-alaba izena daroagu, baita izana ere; horregaitik, bildur barik esan daigun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
II. ASTELEHENA
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
1 Ant. Noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera?
41 Salmoa
Basahuntza iturrien irrika lez,
halantxe daukat, Jainko, gogoa irrika Zeugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz, da egarri,
noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera.
Gau ta egun, negar-malkoak ditut ogi,
egunero jabiltaz: «Non dok hire Jainko hori?»
Urtutzen jat barruan gogoa hau oroituz:
zelan joaten nintzan Jainkoaren etxera,
irrintzika ta goraka, jendetzaren aurrean,
jaitarrekin batera.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergaitik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera dot-eta goretsiko,
nire aurpegiaren salbazino eta nire Jainko.
Atsekabez daukat bihotza,
eta gogoan zaitut Jordan-lurretik,
Hermondik eta Misar-menditik.
Lezak lezeari deadar zure ur-jauzien durunduan,
zure olatu eta ur-tontorrak nire ganetik igaro dira.
Egunez bialduko deust Jaunak bere grazia,
eta gauez egingo deutsat eresi,
otoitz egingo, bizi nauan Jainkoari.
Hauxe esango deutsat Jainkoari:
«Ene Harkatx, zergaitik naukazu ahazturik?
Zergaitik nabil goibel, etsaiak zapaltzen nauala?
Hazurrak xehatzen jataz, etsaiek isekatzen nabenean,
«Non dok hire Jainko hori?» egunero niri esatean.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergaitik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera dot-eta goretsiko,
nire aurpegiaren salbazino eta nire Jainko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera?
2 Ant. Agertu eiguzu, Jauna, zure aintza ta zure errukia.
Kantika: Sir 36, 1-7. 13-16
Gauza guztien Jainko, salbau gaizuz;
atzerri guztietan Zeuganako bildurra sartu eizu.
jaso zure eskua beste herrien aurka,
ikusi daien zure ahalmena.
Gu zigortuz, santu agertu zara-ta hareen aurrean,
holan, hareek zigortuz, agertu zaitez handi gure aurrean.
Jakin daien, Jauna, geuk dakigun lez,
Zeu beste jainkorik ez dala.
Barritu eizuz mirariak, barriztau harrigarriak,
zure esku eta besoari emoiezu ospea.
Batu eizuz Jakoben leinu guztiak,
behinola lez emoiezu euren ondarea.
Erruki zakioz, Jauna, zure izena daroan herriari,
zure lehen-semetzat hartu dozun Israeli.
Erruki zakioz zure uri santuari,
Jerusalemi, zure bizilekuari.
Bete eizu Sion zure handitasunez,
eta zure jauretxea zure edertasunez.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Agertu eiguzu, Jauna, zure aintza ta zure errukia.
3 Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, zeru urdinean.
18 Salmoa
Ortziak Jainkoaren ospea dau zabaltzen,
zeru urdinak Haren esku-lana iragartzen.
Bialtzen deutso hitza egunak egunari,
barri emoten gauak gauari.
Ez da hitzik, ez berbetarik,
ez da hotsik, entzun daitekeanik:
Lur guztira zabaltzen da hareen hotsa,
lurbiraren mugaraino hareen berbetea.
Han ipini deutso eguzkiari egoitza,
urteten dau, senarrak bere gelatik lez;
pozik doa gizon indartsu antzera,
bere ibil-bidea egitera.
Zeru-bazterretik urteten dau,
eta beste bazterreraino haren txangoa,
inork ezin daike hutsegin haren beroa.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, zeru urdinean.
Jr 15, 16
Zure itzak neregana orduko, iresten nituan nik; zure hitzak nire zoriona ziran, nire bihotzeko atsegina; zure izena, Jauna, diran guztien Jainkoa, neure alde izan zan-eta deitua.
R/. Poztu
zaiteze, zintzoak, Jaunagan, * zuzenak diranei dagokie Ha gorestea. Poztu.
V/. Kanta eiozue kantu barri. Zuzenak.
Aintza Aitari. Poztu
Bened. ant. Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta askatu gaituana.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta askatu gaituana.
Eskariak
Gure Salbatzaileak abade- eta errege-herri egin gaitu, Jaungoikoari opari atsegingarriak eskeini deioguzan; eskerrak emonez, esan deiogun:
Zaindu gaizuz, Jauna, zeure zerbitzuan.
—Jesus Jauna, betidaniko abadea, zure herria abade-herri egin dozu, * egizu, Jainkoari atsegingarri jakozan gogozko opariak eskeini deioguzala beti.
—Emoiguzuz ugari, Jauna, Espiritu Santuaren emoitzak: * eroapena, ontasuna eta bihotz ona.
—Emoiguzu Zu maitatzea, maitasun zaran Hori geure egin zaiguzan, * emoiguzu ondo egitea, gure egintza onekin Zeu goretsi zaiguzan.
—Egizu, gure senideen ona bilatu daigula beti, * errezago jadetsi daien salbazinoa.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Jainkoaren seme-alaba garala jakitearen pozez, hurreratu gaitezan gure Aitagana, eta esan daigun:
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Egun honen hasieraraino ekarri gaituzun Jainko guztiz ahaltsu: Salbau gaizuz gaur zure ahalmen handiaz, ezertan hutsegin ez daigun, eta gure gogapen, hitz eta egiteak zure bide zuzenetik ibili daitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/.
Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
II. MARTITZENA
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
1 Ant. Bialdu eidazuz, Jauna, zure argia eta zure egia.
42 Salmoa
Egidazu auzi, Jainko,
zaindu nire auzia bihotz bako jenteagandik,
begitu eidazu gizon maltzur eta makurragandik.
Jainko, nire babesa Zeu zara-ta:
zergaitik haizatu nozu?
Eta zergaitik nabil goibel,
etsaiak zapaltzen nauala?
Bialdu
zure argia ta zure egia, eurek eroan naien,
zure mendi santura, zure gurtza-etxolara,
sartu naien.
Eta sartuko naz Jainkoaren altarara,
poz eta atsegin dodan Jainkoagana,
kitaraz goretsiko zaitut, Jauna, ene
Jainkoa.
Zergaitik
zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergaitik, egon ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro be Bera
dot-eta goretsiko,
nire aurpegiaren salbazino eta nire
Jainko.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bialdu eidazuz, Jauna, zure argia ta zure egia.
2 Ant. Zaindu gaizuz, Jauna, gure bizitzako egun guztietan.
Kantika: Is 38, 10-14. 17-20
Holan ninoan: «Joan beharrean nago nire egunen erdian;
Lezako ateetan itziko nabe
gelditzen jatazan urteetan».
Holan ninoan:
«Ez dot barriro Jauna ikusiko bizien lurrean,
ez dot barriro gizakirik ikusiko lurtarren artean.
Erauzi eta kendu egin deuste bizilekua,
artzainen oihal-txabola lez;
ehuleek lez hariltzen neban nire bizia,
eta moztu egin deustazu haria».
Gau ta egun hondatzen nozu,
goizera arte oihuka naukazu.
Lehoi batek lez, hazur guztiak xeatzen deustazuz.
Txioka dihardut elaia lez,
urruka usoa lez;
makaltzen jataz begiok gora begira;
Jauna, larri naz, heldu zakidaz!»
Hara, osasun bihurtu da nire gaixoaldia,
Zeuk gorde dozu-ta heriotza-zulotik nire bizia,
zeure atzera jaurti dozuz nire hoben guztiak.
Ez zaitu, ez, Lezeak eskertzen,
ez Heriotzeak goresten,
zulora doazenek ez dabe zure leialtasuna itxaroten.
Bizidunak, bizidunak baino ez zaitu eskertzen,
neuk orain lez;
aitak iragartzen deutse seme-alabei zure leialtasuna.
Zatorkidaz, Jauna, salbatzera,
eta joko dogu soinua, Jaunaren etxean,
bizi garan egun guztietan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zaindu gaizuz, Jauna, gure bizitzako egun guztietan.
3 Ant. Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre Sionen. †
64 Salmoa
Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre Sionen,
† Zuri zin-eginak betetzen dabez.
Entzuten dozu-ta eskaria,
Zeugana dator hobenakaitik gizakia.
Gaiztakerien zamapean gaituzu,
baina Zuk parkatu egiten dituzu.
Bai dohatsu, Zuk bereizirik hartzen dozuna,
zure atarietan daukazuna;
asetu gaizala zure etxeko onak,
zure jauretxeko santutasunak.
Zintzotasun harrigarriz gaituzu entzuten,
Jainko, gure Salbatzaile,
lur-muga guztien itxaropide,
urruneko itsasoen ustebide.
Zeuk sendotzen dozuz mendiak zeure ahal-izatez,
gerria jantzirik indarrez.
Zeuk baretzen dozu itsas-orroa,
olatuen hotsa eta herrien orroa.
Zure mirariz lur-bazterrak bildurtzen dituzu,
sortalde-sartaldeak mugaz-muga pozez betetzen dituzu.
Agertu zaiakoz lurrari eta euriz beratu dozu,
oparo aberastu dozu.
Jainko-ibaia urez da betea, emon deutsezu gari-garaua,
Zeuk atondu dozu-ta lurra holan.
Urez asetu dituzu ildoak, lurrak bardindu,
euriz bigundu eta erne-muinak bedeinkatu.
Zeure ondasunez burutu dozu urtea,
guritasunez dariola dagoz zure bideak.
Mendiko larrak hortxe dagoz guri,
eta munoak atseginez apaindurik.
Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz estaldu,
txaloka eta kantari.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre Sionen.
1 Ts 5, 4-5
Zuek, senideok, ez zarie ilunpetan bizi, egun horrek lapurrak lez arrapatzeko zorian; guztiok argiaren eta egunaren seme-alaba zarie. Ez gara gauarenak, ez ilunarenak.
R/. Entzun,
Jauna, nire oihua; * zure hitzetan dot itxaropidea. Entzun.
V/. Egun-sentirako banator zure laguntza eskatzera. Zure.
Aintza Aitari. Entzun.
Bened. ant. Gorroto deuskuen guztien eskutik atara gaizuz, Jauna.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gorroto deuskuen guztien eskutik atara gaizuz,
Jauna.
Eskariak
Bedeinkatu daigun Jesus Jauna, bere biztuereaz mundua argitu dauan gure Salbatzailea; eta esan deiogun:
Zaindu gaizuz, Jauna, zeure bideetan.
—Jesus Jauna, zure biztuerea gogoratzen dogu, goizeko otoitz honetan: * zure aintzaren itxaropenak argitu daiala gure egun guztia.
—Hartu eizuz, Jauna, egun honetako gure gogo eta asmoak, * eurak dira-ta gure lehenengo eskeintzak.
—Iguzu Jauna, gaur, zure maitasunean aurrera egitea * gure, eta gure senide guztien onerako izan dadin dana.
—Egizu, Jauna, gure bizierea ikasbide argi izan dadila gizakien aurrean, * guztiek, gure egite onak ikustean, zeruko Aita goretsi daien.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Kristoren argiak gizaki guztiei argi egin deien, eskatu deiogun Aitari etorri dadila guztiongana bere erreinua:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jesu Kristo gure Jauna, Zeu zara gizaki guztiak salbazinorako bidean argitzen dauzan egiazko argia; emoiguzu zure indarra, zure aurrean zuzentasunaren eta bakearen bideak prestau daiguzan. Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi zara-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
II. EGUAZTENA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
1 Ant. Zure bideak santu, ene Jainko; nor da handiz gure Jainkoa lako jainko?
6 Salmoa
Jainkoagana joat berbaldia, oihuka nauka,
Jainkoagana nire berbaldia, entzun
naian.
Estualdian Jaunaren bila nabil,
gauez aspertu barik zabaltzen dot
eskua,
pozari uko egiten deutso nire gogoak.
Aieneka nago Jainkoaz oroitzean,
arnasea galtzen dot gogoratzean.
Begirik itxi barik naukazu,
kezkaz, ezin dot berbarik egin.
Lehengo egunak jataz bururatzen,
antxinako urteak gogoratzen;
gauez buru-iraultzen dihardut,
hausnartuz, neure buruaz galdetzen:
Betiko zapuztu ete gaitu Jaunak?
Ez ete dogu gure alde aurrerakoan?
Agortu ete da betiko Haren maitasuna,
galdu ete da betiko Harek emondako
hitza?
Errukitzea Jainkoari ahaztu ete?
edo-ta, sumindurik, bere errukia itxi
ete?
«Hauxe dot min —da nire esana—,
Goi-goikoaren eskua aldatu jatana».
Oroitzen naz Jainkoak eginetaz,
oroitzen, bai, antxinako mirarietaz.
Zure lan guztiak buruz iraultzen ditut,
eta zure mirariak hausnartzen ditut.
Zure bideak santu, ene Jainko,
nor da handiz gure Jainkoa bezain jainko?
Jainko mirarigile zara Zu,
herriei zure indarra ikusiazo deutsezu.
Zeure besoz askatu dozu zure herria,
Jakoben eta Joseren semeteria.
Urek ikusi zinduezan, ene Jainko,
urek ikusi zinduezan eta izutu egin ziran,
olatuak ere ikaratu egin ziran.
Euria erruz egin eben lainoek,
hodeiek berbaroa emon eben,
zure geziek hegaz egin eben.
Zure trumoiak zurrunbiloan burrunba,
tximistek argitu eben lurbira,
dardaratu eta ikaratu egin zan lurra.
Itsasoz egin zendun zure bidea,
eta zure bidexka ur handietan,
zure aztarnarik ez zan agiri.
Artalde-antzera zenduan zure herria,
Moisesen eta Aaronen bidez ekarria.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure bideak santu, ene Jainko; nor da handiz gure Jainkoa lako jainko?
2 Ant. Jauzika daukat bihotza Jaunagan, beheratzen eta goratzen dauanagan.
Kantika: 1 Sm 2, 1-10
Jauzika daukat bihotza Jaunagan,
jagi da nire bekokia Jainkoagan.
Etsaien aurka zabal dagit berba,
zure laguntzaz poztutzen naz-eta.
Ez da santurik Jauna lakorik,
ez da izan ere besterik,
ez da harkatxik gure Jainkoa lakorik.
Ez egin berba bar-bar eta harro-harro,
handi-usterik ez bei urten zuen
ahotik.
Jainkoa da-ta Jauna, guztia dakiana,
Berak neurtzen dau guk egina.
Bizkorren uztaiak eten egiten dira,
makalak, ostera, kemenez janzten dira.
Asetuak, ogi-orde doaz lanera,
gosetuak, barriz, lanetik atsedenera.
Zazpitan erditu da agor zana,
agortu da seme-alaba asko zituana.
Heriotzea eta bizia Jaunak emoten ditu,
Berak Lezaratzen dau eta handik
ataratzen.
Jaunak dau pobre ta aberats egiten,
beheratzen eta goratzen.
Hautsetatik jagiazoten dau behartsua,
sats artetik altxatzen txiroa;
handikien artean jesarriazoteko,
eta aurki garaitsu bat damotso.
Lurraren zutoinak Jaunak bereak
ditu-ta,
lurbirea hareen ganean ipini dau.
Bere zintzoen urratsak ditu zaintzen,
gaiztoak, barriz, ilunpetan dira
galtzen;
gizakia ez da bizkor bere indarrez.
Bere etsaiak xehatu ditu Jaunak,
Goi-goikoak ostots egin dau zeruan.
Jaunak erabagiko ditu lurreko mugak,
emongo deutso erregeri bere indarra,
eregiko dau bere Gantzutuaren adarra.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauzika daukat bihotza Jaunagan, beheratzen eta goratzen dauanagan.
3 Ant. Errege da Jauna, alaitu bedi lurbira! †
96 Salmoa
Errege da Jauna, alaitu bedi lurbira!
† Poztu beitez ugarte guztiak!
Inguruan Laino eta Hodei baltza
dakarz,
Zuzena eta Bidezkoa ditu bere aurkiaren
oinarri.
Aurretik Sua joako eta inguruko etsaiak kiskaldu egiten
ditu.
Haren tximistek argitzen dabe
lurbirea,
eta ikustean ikaratu egiten da lurra.
Mendiak ezkoa lez urtzen dira Jaunaren aurrean,
lur guztiaren Jaunaren aurrean.
Iragartzen dau ortziak Haren
zuzentasuna,
herri guztiek dakuse Haren
edertasuna. (dakuse=ikusten dabe)
Lotsatu egiten dira jainko-irudien jauresleak,
euren jainkoengan harrotzen diranak:
Haren aurrean ahuspeztuko dira jainko
guztiak.
Entzunez poztutzen da Sion,
Judako uriak alaitzen dira,
Jauna, zure erabagiakaitik.
Zu, Jauna, Goi-goiko, lur guztiaren
ganetik,
oso garai zagoz jainko guztien
ganetik.
Maite ditu Jaunak hobena gorrotatzen dabenak,
bere zintzoen biziak zaintzen ditu,
gaiztoen eskutik ataratzen ditu.
Argia sortu jako zintzoari,
alaitasuna bihotz-zuzenari.
Poztu zaiteze, zintzoak, Jaunagan,
ospatu eizue Haren izen santua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Errege da Jauna, alai bedi lurbira!
Nork kenduko deusku
Kristoren maitasuna? Nahigabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik-ezak,
arriskuak, ezpateak? Guzti horreetan garaile urtetzen dogu guk, maite izan
gaituen Haregaitik.
R/. Bedeinkatu daidan * aldi oro Jauna.
Bedeinkatu.
V/. Nire ahoan beti Haren gorespena. Aldi.
R/. Aintza Aitari. Bedeinka.
Bened. ant. Izan gaitezan Jaunaren zerbitzari zintzo eta zuzen gure egun guztietan.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Izan gaitezan Jaunaren zerbitzari zintzo eta zuzen gure egun guztietan.
Eskariak
Otoitz egin deiogun, bere errukian geugana datorren Jesu Kristo gure Jaunari, eta eten barik esan deiogun:
Zatoz, Jesus Jauna.
—Aitaren altzotik urtenda, gure haragiaren jantzia hartzera etorri zaran Horrek: * garbitu eizu izatez kutxaturik dagoan gizakia.
—Aukeratuen artean aintzaz beterik azalduko zaran Hori: * orain zaiatorkezanean, agertu zaitez bihozbera pekatariekaz.
—Zure gorespenak pozik abesten doguzanoi, * ekarri eiguzu zeure salbamena.
—Sinismenaren bidez argitara ekarri gaituzunok, * gure egite onez atsegin gakizuzala.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Amaitu daigun gure otoitza Jaunak irakatsitako berbak esanez, eta eskatu deiogun Aitari atara gaizala gatx guztietatik:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna, Kristo Jaunari bidea prestatzeko agintzen deuskuzu; ez gaizuzala itzi gure makaltasunagaitik etsitzen, sendo iraunazo deiguzula baino, zeruko osagilea gu bizkortzera noiz etorriko dan zain gagozanoi. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
II. EGUENA
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
1 Ant. Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
79 Salmoa
Israelgo Artzain, aditu eizu,
Jose artaldea lez larratzen dozu-ta.
Kerubin-ganean jesarten zara-ta,
egizu dirdai Efrain, Benjamin eta
Manasesen aurrera.
Zure indarrari eragiozu,
zatoz eta salbau gaizuz.
Jainko, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Noiz arte zagoz sumin, Jauna, gudari-taldeen Jainkoa,
zure herriaren otoitzaren aurka?
Negarra emon deuskuzu janari,
negar-malko ugariak edari.
Auzoen arteko burruka-bide egin
gaituzu,
eta etsaiek guri iseka dihardue.
Gudari-taldeen Jainko, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Egiptotik mahatsondo bat atara zenduan,
atzerriak jaurtirik landatu zenduan.
Lurra zeuntsan eratu,
lurraldea estaltzeraino zan errotu.
Mendiak gerizpean ditu bere gerizarekin,
eta izeirik handienak bere aihenekin.
Zabaldu ditu adarrak Itsasoraino,
eta muskilak Ibairaino.
Inguruko hormea zergaitik deutsazu hondatu,
bidez doazan guztiek murriztu daien?
Basurdeek lardaska daien,
basa-piztiek jan daien?
Bihurtu zakiguz, gudari-taldeen Jainko,
begitu zerutik, ikusi, mahatsondo
honi agertu zakioz:
zeure eskuz landatu dozun aldaska
honi,
Zeuk indartu dozun landareari.
Erre eta kiskali dabe eta ebagi,
hondatu eizuz zure bekozko
zorrotzarekin.
Emoiozu eskua, aukeratu dozun gizakiari,
Zeuk indartu dozun gizakumeari.
Ez gara Zugandik urrunduko,
euki gaizuz bizirik eta zure izena
dogu deituko.
Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
2 Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituala Jaunak.
Kantika: Is 12, 1-6
Eskerrak Zuri, Jauna; nire aurka zengozan hasarre,
baina joan da zure hasarrea eta pozez
nozu bete.
Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;
badot uste on eta ez naz bildur.
Jauna da-ta nire indar eta kemen,
Bera izan da nire salbamen.
Atarako dozuez urak pozetan,
salbazinoaren iturrietan.
Egun haretan hauxe esango dozue:
«Eskerrak Jaunari, haren izena
aldarrikatu eizue.
Ezagutuazo herrietan haren eginen
bikainak,
iragarri eizue Haren izen garaia.
Kanta Jaunari, egin dauz-eta aitatzekoak,
ezagutu beie hau lurbira osoan.
Sionen bizi zarienok, goretsi eizue
irrintzika,
handi dago-ta Israelgo Santua zuen
erdian».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituala Jaunak.
3 Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari. †
80 Salmoa
Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari,
† egin txalo Jakoben Jainkoari.
Jo salterioa, tunpa zaldabaia,
lirarekin kitara alaia.
Jo turuta hilbarrian,
hilabeteko gure jai handian.
Israelek dau-ta ohitura,
Jakoben Jainkoak agindua;
Joseri jarri eutson legea,
Egiptotik urtetean.
Berbaro ez-ezaguna neban entzun:
«Kendu deutsat bizkarretik zama,
haren eskuek itzi dabe otzara-lana.
Larrialdian oihu egin deustazu eta
askatu zaitut,
ekatxaren barrutik erantzun deutsut,
Meribako uretan aztertu zaitut.
Entzun, ene herri, zure aurka dodan autormena,
entzungo ete nozu Israel, agian!
Ez izan zugan besteren jainkorik,
ez gurtu jainko arrotzik.
Neu nozu Jauna, zure Jainkoa,
Egiptotik Neuk zaitut atara:
zabaldu eizu ahoa, eta izango dozu
betea.
Baina nire herriak ez dau entzun nire berbea,
Israel ez da egon nire esanera.
Horregaitik itzi ditut euren bihotz
txigorraren gurara,
bebilz euren gogoaren arabera!
Ai, entzungo banindu nire herriak!
Balebil Israel nire bidean!
Haren etsaiak berehala zapalduko
neunkez,
haren etsaien aurka eskua bihurtuko
neunke.
Jauna gorrotatzen dabenak menpean leukez,
eta hareen zoria betiko horrela
legoke.
Gari-maminez janarituko neunke,
eta harkatxeko eztiz asetu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari.
Erm 14, 17-19
Jainkoaren
erreinuak ez dau zerikusirik jan-edanekaz; bai, ordea, Espiritu Santuaren dohai
diran zuzentasun, bake eta alaitasunagaz; eta Kristori holan zerbitzen deutsona,
Jainkoaren gogoko da, eta onartzen dabe gizakiek. Ahalegindu gaitezan, bada, bakea
sortzeko eta alkarte-bizitza eregitzeko on diran gauzetan.
R/. Gauean, Jauna, * Zeu zaitut amesten. Gauean.
V/. Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile. Zeu.
R/. Aintza Aitari. Gauean.
Bened. ant. Erakutsi, Jauna, zure herriari
salbamena, eta parkatu gure pekatuak.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Erakutsi, Jauna, zure herriari salbamena, eta parkatu gure pekatuak.
Eskariak
Bedeinkatu daigun Jainkoa, bere seme-alabei maitasunez begiratzen deutsen eta honeen eskariak beti entzuten dituen gure Aita, eta esan deiogun apaltasunez:
Argitu, Jauna, gure begiak.
—Eskerrak Zuri, Jauna, Jesu Kristoren argiaz argitu gaituzulako; * distira horrek argi ditzala gure egite guztiak.
—Zure jakituriak zuzendu bei gaurko gure eguna, * holan bizitza berrian ibili gaitezan.
—Lagundu eiguzu zorigatxak Zeugatik eroaten, * bihotz handiz serbidu zaiguzan.
—Santu egizuz eta zuzendu egun honetako gure gogapen, hitz eta egiteak, * zure eraginari leialtasunez erantzun deiogun.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Orain danok elkarregaz egin deiogun otoitz
Aitari eta esan daigun:
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Argi guztien iturburu zaran Jauna, apaltasunez eskatzen deutsugu, zure legea geure barrenean hausnartuz, beti bizi izan gaitezala zeure argitan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
II. BARIKUA
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
1 Ant. Ez dozu gitxietsiko, Jauna, bihotz damutu eta umildua.
50. salmoa
Erruki
zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko
errukiaz.
Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.
Nire
bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
zure begietan oker dana egin dot nik.
Zuzen
agertuko zara auzian,
zintzo zure epaian.
Hobendun sortua naz izan ere,
pekatuan ninduan amak erne.
Zuri,
ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
bihotz-munean zuhurtasuna irakasten
deustazu.
Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko
naz,
ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago
geldituko naz.
Entzunazo
poza ta atsegina niri;
xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu
eizu,
nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.
Bihotz
garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
Ez naizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Zure
salbamenaren poza bihurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu naizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
Zeugana bihurtuko dira pekatariak.
Atara
ni odol-zigorpetik, Jainko,
Jainko, ene salbatzaile;
eta nire ezpanek zure zuzentasuna
pozetan zabalduko dabe.
Edegiko
deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure
gorespena.
Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
erre-opariak ez zeunkez hartuko, nik
emonik.
Nire
oparia, Jainko, bihotz damutua:
ez dozu gitxietsiko, Jainko,
bihotz damutu eta umildua.
Agertu
zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
Jerusalemgo harresiak barritu eizuz.
Orduan onartuko dozuz
legezko opari, emari eta erre-opariak;
orduan izango dira zekorrak zure altaran
eskeiniak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ez dozu gitxietsiko, Jauna, bihotz damutu eta umildua.
2 Ant. Zure epaian, Jauna, errukia gogoratu eizu.
Kantika: Ha 3, 2-4. 13a. 15-19
Jauna,
entzun dot Zuk entzutera emona,
harritu nau, Jauna, Zuk egindako lanak.
Urteen buruan lan hau erakutsi eizu,
urteen buruan ezagutuazo eizu.
Hasarrean errukia gogoratu eizu.
Etorriko
da Jauna Teman-aldetik,
Santua Faran-ganetik.
Handiz estaltzen dau zerua,
Haren gorespenez betea da lurra.
Haren edertasuna argia lez,
Haren eskutik argi-izpiek dabe urteten,
Haren indarra dabela gordetzen.
Urteten
dozu zure herria salbatzera,
zure gantzutua salbatzera.
Ibili zara itsasoan zehar zure zaldiz,
olatu gogor eta ur handiz.
Hau
entzunez, nire erraiak ikara,
soinu horrekin nire ezpanak dardara.
Sartu da bildurra nire hazurretan,
koloka dodaz oinak euren orpoetan.
Lasai itxaroten dot larri-eguna,
gu zapaltzen gaituan herriari sortuko jakona.
Ikoak
ez badau lorarik,
eta mahastiak ere ez uztarik;
oriondoak hutsegingo baleu,
landeak janaririk ekarriko ez baleu;
artegian ardiak urrituko balira,
behirik ez balego kortan;
halan
be, alaituko naz ni Jaunagan,
poztuko, salbatzaile dodan Jainkoagan.
Nagusi dan Jauna dot indarra;
basahuntzaren oinak emongo deustaz
ganez-gane nau atarako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure epaian, Jauna, errukia gogoratu eizu.
3 Ant. Jerusalem, ospatu eizu Jauna. †
147 Salmoa
Jerusalem,
ospatu eizu Jauna,
† Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu dauz-eta,
zure seme-alabak zure barruan bedeinkatu ditu.
Zure mugetan bakea jarri dau-ta,
gari-maminez asetu zaitu.
Bialtzen
dau lurrera bere berbaroa,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra artulea lez,
zabaltzen dau aintziarra hautsa lez.
Ogi-apurraren
antzera jaurtitzen dau bere izotza:
Nork jasan daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza,
eta beragaz urtzen dira,
bere haizeari eraginez urak isurika doaz.
Iragarri
deutso bere hitza Jakobi,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
bere aginduak ez deutsoz agertu besteri.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jerusalem, ospatu eizu Jauna.
Ef 2, 13-16
Orain Jesu Kristogan zagoze. Lehen urrun zengozanok,
orain hur aurkitzen zarie Kristoren odolaz. Kristo da gure bakea. Bat egin dauz
Berak herri biak bereizten ebazan hesia, gorrotoa, bere haragiaz urraturik;
berezko indarra kendu deutse Legeari eta aginduei, bakeak eginez, bi ziran hareetatik
gizaki barri bakarra sortzeko. Herri bi hareek Jainkoagaz baketu ebazan kurutzearen
bidez, gorputz baten alkartuz, gorrotoari Beragan heriotza emoten eutsola.
V/. Oihu
dagiot Goi-goiko Jainkoari, * ongi egiten didan Jainkoari. Oihu.
R/. Bialdu beist zerutik salbamena. ongi.
Aintza Aitari. Oihu.
Bened. ant. Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik, agertuko jaku Goiz-eguzkia ganeetatik.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik, agertuko jaku Goiz-eguzkia ganeetatik.
Eskariak
Kristok Espiritu Santuaren indarrez eta bere odola isuriz bere burua eskeini eutson Aitari, gu pekatu guztietatik garbitzeko; emon deioguzan eskerrak, ba, eta esan deiogun:
Zeure eskuetan dago, Jauna, gure bakea.
—Egun barri baten hasierea emon deuskuzu, Jauna: * emoiguzu bizitza barri bat hastea ere.
—Zeuk egin dozuz guztiak, Jauna, eta Zeuk guztiak zaintzen: * egizu, Zuk egindako guztietan zeure aztarrena aurkitu daigula.
—Zure odolaz itun barria eta betikoa silatu dozu: * egizu, Zuk aginduak betez, zure alkartean zintzo iraun daigula.
—Kurutzean zengozala odola eta ura isuri zenduzan saihetsetik: * garbitu eizuz iturri santu horretan gure pekatuak, eta emon Jainkoaren herriari poz betea.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Jainkoak seme-alabatzat hartzen gaituan ezkero, egin deiogun otoitz Aitari Jaunak irakatsiari jarraituz:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, Jainko ahalguztiduna, iguzu, goiz honetan abestu ditugun zure gorespenak oparo abestu daiguzala beti zeruan, zure santuekin batera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/.
Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
II. ZAPATUA
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
1 Ant. Goizean iragartzen dogu, Jauna, zure maitasuna, eta gauez zure leialtasuna.
91 Salmoa
On da
Jaunari eskerrak emotea,
eta zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea;
goizean iragartzea zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna;
hamar hariko salterio eta lirarekin,
kantuz eta kitararekin.
Zuk
eginek, Jauna,
atseginez betetzen nabe,
zure esku-lanek pozetan nauke.
Bai handi, Jauna, Zuk egindakoak,
bai sakonak dirala zure asmoak!
Ez
ditu sumatzen burugabeak,
ez ulertzen zentzun bakoak.
Gaiztoak bedarra lez hazten badira be,
eta gaizkile guztiak loratzen,
betiko hondamendia izango dabe azken.
Jauna,
Zu, ostera,
beti eta beti garai zara.
Hara, zure etsaiak, Jauna,
hara, zure etsaiak galduko dira,
gaizkileak sakabanatuko dira.
Baina
niri basa-idiaren indarra emon deustazu,
orio oso garbiz gantzutu nozu.
Nire arerioak lotsaturik ikusi ditut,
nire aurka jagi diran gaiztoen hondamena entzun dot:
«Loratuko
da zintzoa palmondoa lez,
haziko da Libango izaia lez;
Jaunaren etxean landatua,
gure Jainkoaren atarietan loratua.
Emongo
dabe uzta zahartzaroan be,
mardul eta gordin egongo dira.
Iragarriko dabe ze zuzena dan Jauna,
nire Harkatxa, Beragan gaiztakeriarik ez daukana».
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goizean iragartzen dogu, Jauna, zure maitasuna, eta gauez zure leialtasuna.
2 Ant. Emoiozue gure Jainkoari aitamenik onena.
Kantika: Dt 32, 1-12
Entzun,
zeruak, berba egin behar dot!
Entzun bei lurrak nire ahotik berbaldia!
Isuri bei euri-antzera nire irakaskizuna,
jatsi bedi ihintza lez nire jarduna;
langarra bedarrera lez, euria larratzera lez.
Jaunaren izena zabalduko dot-eta,
emoiozue gure Jainkoari aitamenik onena.
Harkatxa
da Bera; Haren lanak on-biribilak dira,
Haren bide guztiak zuzenak dira.
Leiala da Jauna, gatxik bakoa, zuzena eta zintzoa.
Txarto
jokatu jakoz seme endekatuak,
gizadi gaizto eta saihestua.
Hau ete da Jaunarentzat ordaina?
Herri zentzun bako ta ezjakina!
Ez da, ba, Bera zure aita, zu sortu zaituana,
egin eta eratu zaituana?
Oroitu
zaitez behinolako egunetaz,
hausnartu eizu gizaldi guztien urteetaz.
Galdetu eiozu aitari eta esango deutsu,
gurasoei, eta egingo deutsue berba.
Goi-goikoak
herriei lurrak banatu eutsezanean,
Adanen seme-alabak zabaldu zituanean,
Israelgo seme-alaben kopuruaren arabera
ezarri eutsezan herriei mugak;
bere herria dau Jaunak bere partea,
Jakob, bere ondare-zatia.
Han
aurkitu eban lur itzian,
basamortu iluneko orro-artean.
Altzoan hartu eban eta gozatu,
bere begi-ninia lez zaindu.
Arranoak habiako umeei hegaz eginazoten deutsen lez,
ganean dardaratuz hegoak:
Bere hegoak hedatuz ekarri ebazan,
bere lumen ganean jaso ebazan.
Jaunak
baino ez ebazan eroan.
Ez zan Haregaz beste jainkorik.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Emoiozue gure Jainkoari aitamenik onena.
3 Ant. Bai miragarria, Jauna, zure izena, lurbira osoan!
8 Salmoa
Jauna,
gure Jauna,
bai miragarria zure izena, lurbira osoan!
Zeruen
ganetik gora,
zure handitasuna!
Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik
atara dozu gorespena, arerioak isilduazoteko,
etsaiak eta aurkakoak zentzuzko bihurtzeko.
Zure
atzamarren lana dan ortzia ikustean,
han ipini dituzun ilargi-izarrak ikustean:
Zer da gizakia, Zu haretaz oroitu zaitezan?
Edo-ta gizakumea, Zu haretaz arduratu zaitezan?
Aingeruak
baino doi-doi txikiago egin dozu,
ospez eta aintzaz koroatu dozu.
Zure esku-lan guztien buru ipini dozu,
guztia oinperatu deutsazu:
Ardi
eta idi guztiak,
ganera lurreko abere guztiak;
eguratseko hegazti eta itsasoko arrainak,
itsas-bidexketan dabilzanak.
Jauna,
gure Jauna,
bai miragarria zure izena, lurbira osoan!
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bai miragarria, Jauna, zure izena, lurbira osoan!
Erm 12, 14-16a
Bedeinkatu eizuez zuen arerioak; bedeinkatu,
eta ez madarikatu. Poztu, pozez dagozanakaz; egin negar, negarrez dagozanakaz.
Izan zaiteze alkarregaz eretxi bereko; ez izan handinahi, apalen adiskide baino.
R/. Zuri
goratzarre egitean, Jauna, * ezpanok pozik egongo dira. Zuri.
V/. Nire mihinak zure zuzentasuna autortuko dau. Ezpanok.
Aintza Aitari. Zuri.
Bened. ant. Israelgo Jainko, zuzendu gure oinok bake-bidean.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Israelgo Jainko, zuzendu gure oinok bake-bidean.
Eskariak
Kristo gure senide guztiengan agertzen jaku, batez ere nekepean dagozanengan. Haren maitasuna eta jakituria autortuz, eskatu deiogun, esanez:
Eroan gaizuz, Jauna, maitasun betera.
—Goizetik ospatzen dogu, Jauna, zure biztuerea, * emon gizon-emakume guztiei zure erospenaren ondasunak.
—Egizu, Jauna, gaur zure autorle zintzo izan gaitezala, * eta zure bitartez Aitari eskeini deiogula atsegin jakon opari santu bat.
—Egizu, Jauna, gizaki guztiakan aurkitu daigula zure irudia, * eta hareetako bakotxean Zeu zerbidu zaiguzala.
—Kristo, Zeu zara egiazko mahatsondoa, eta gu aihenak; * egizu, Zeugan iraun daigula, frutu ugari emon daigun eta Jainko Aita goretsi.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Gure fedeak emoten deuskun uste onez, hurreratu gaitezan orain Aitagana, eta Jaunak irakatsiari jarraituz, esan deiogun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, gure berbaroa, pentsaera eta biziera
guztia, eten bako gorespen izan bedi zure aintzarako, eta gure izate guztia Zeugandik
dogun ezkero, doala gure bizitza osoa ere Zeugana. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.