domingo, 29 de diciembre de 2024

Lehenengo Martitzena

GORESPENAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. 

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
       Hasieran zen bezala orain eta beti
       gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

 

Salmoak
 

1 Ant. Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituanak igongo dau Jaunaren mendira. 

23. salmoa

 Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dabenak,
    lurbira eta bertan bizi diranak.
    Harek itsasoak emon deutsoz oinarri,
    eta ibaiak sendogarri. 

Jaunaren mendira nork igongo?
    Haren toki santuan nor egongo? 

Eskuak errugabe ta bihotza garbi dituana,
    huskerietara jotzen ez dauana,
    hurkoari guzur-zinik egiten ez deutsona. 

Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,
    zuzentasuna, salbatzaile dauan Jainkoagandik. 

Hauxe da Haren bila dabiltzanen taldea,
    Jakoben Jainkoaren aurpegi-bila dabiltzanena.
    Ateburuak, goratu zaiteze,
    aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
    Errege ospetsua sartu dadin. 

Nor da Errege ospetsu hori?
    Jaun indartsu eta ahaltsua, guduan Jaun ahaltsua. 

Ateburuak, goratu zaiteze,
    aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
    Errege ospetsua sartu dadin. 

Nor da Errege ospetsu hori?
    Gudari-taldeen Jauna da, Bera da Errege ospetsua. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituanak igongo dau Jaunaren mendira. 

 

2 Ant. Emon gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari. 

Kantika: Tb 13, 1-10

 Bedeinkatua Jainkoa, beti bizi dana,
    
Berak emoten dau zigorra, Berak errukia,
    lurpera sartzen eta handik ataratzen,
    Haren eskutik ez dau inork ihes egiten. 

Ospatu eizue Jauna, israeldarrok, atzerrien aurrean,
    Harek banatu gaitu-ta hareen artean.
    Erakutsi han, Ha zein handi dan,
    emon Hari gorespenak, bizidun guztien aurrean:
    Bera da-ta gure Jaun eta Jainko,
    Bera gure Aita betiko. 

Jotzen gaitu gure okerkeriekaitik,
   baina batuko zaitue barriz, errukiturik,
   sakabanatuta zabilzen atzerrietatik. 

Bihotz eta gogo osoz Harengana bihurtzen bazarie,
    harekin leial jokatzeko,
    bihurtuko jatzue orduan,
    eta ez deutsue aurpegirik ezkutatuko. 

Harek zer egin deutsuen gogoratu eizue,
    aho betez ospatu eizue.
    Emon goraldi Jaun zintzoari,
    emon gorespen mendeetako erregeari. 

Ospatzen dot nik, buztarpean nauken herrian,
    erakusten deutsat herri pekatariari,
    zein ahaltsu dan eta zein handi. 

Bihurtu zaiteze, pekatariok!
    Egizue Haren aurrean zuzen dana!
    Errukitu daiteke, agian, baleuko zuentzat errukia. 

Nire Jainko eta zeruko erregeari
    emongo deutsadaz gorespenak,
    nire barrua poztuazoko dau Haren handitasunak. 

Bedeinkatu eizue Jauna, Haren aukeratuak,
    abestu Jerusalemen Haren goralpenak. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Emon gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari. 

 

3 Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna gorestea. 

32. salmoa

 Poztu zaiteze zintzoak Jaunagan,
    zuzenak diranei dagokie Ha gorestea. 

Ospatu eizue Jauna kitaraz,
    egiozue soinu hamar hariko salteriz.
    Kanta eiozue kantu barri turutaz ondo abestu. 

Zuzena da-ta Jaunaren hitza,
    leiala Harek egin dauan guztia.
    Zuzen eta bidezko dana dau maite,
    Haren graziaz lurra dago bete. 

Jaunaren hitzak egin ditu zeruak,
    Haren aho-arnasak izar mordoak.
    Zahagian lez batu ditu itsas-urak,
    askan lez daukaz olatuak. 

Lur osoak Jaunari bildur izan beio,
    bildur Hari lurbiran bizi diran guztiek.
    Harek esanik eginak dira-ta,
    Harek agindurik izan ere dira-ta. 

Atzerrien asmoak Jaunak ditu huts izten,
    herrien erabagiak huts bihurtzen.
    Jaunaren asmoek badiraue betieran,
    Haren barruko erabagiek gizaldi guztietan. 

Bai dohatsu, Jauna Jainko dauan jentea,
    bere oinorde aukeratu dauan herria.
    Begira dago Jauna zerutik,
    ikusten dauz gizaki guztiak. 

Bere egoitzatik begiratzen deutse,
    lurrean bizi diran guztiei.
    Hareen bihotzak bere eskuz egin ditu,
    hareen egintza danak ezagutzen ditu. 

Erregek ez dau gudari-taldez garaitzen,
    gudariak ez dau bere indar handiz ondo urtetzen.
    Gudua irabazteko hutsa da zaldia,
    ez dau inor salbatuko bere indar handiaz. 

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenengana,
    Haren maitasuna itxaroten dabenengana;
    hareek heriotzatik atarako ditu-ta,
    eta gosetean asetuko. 

Gure bihotza Jaunaren zain dogu,
    lagun eta babes Bera dogu-ta.
    Harengan pozten jaku barrua,
    Haren izen santuagan dogu itxaropena. 

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
    Zeugan dogu-ta gure uste ona. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna gorestea.

 

Jainkoaren hitza

        Ordua da, lotatik izartutzeko; sinisten hasi-barri haretan baino hurrago dogu gaur gure salbazinoa. Badoa gaua; ganean dogu eguna; kendu daiguzan, ba, ilunpetako egintzak, eta jantzi argizko armak. Ibili gaitezan jator, egun-argiz lez.

R/. Zeu zaitut, Jauna, * igesleku eta gaztelu. Zeu zaitut.
V/.  Ene Jainko, Zugan nago sendo. Igesleku.
R/. Aintza Aitari. Zeu zaitut.

 

Bened. ant. Emon deusku Jaunak salbazino-indarra, bere profeten bidez emondako berbearen arabera.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
   agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean. 

Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik. 

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula. 

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan. 

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena. 

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Emon deusku Jaunak salbazino-indarra, bere profeten bidez emondako berbearen arabera.

Eskariak

        Senide maiteok: zeruko deia egin jakun ezkero bedeinkatu daigun sinismenaren bidean jarri gaituan Jesus, esanez:

Zu, Jauna, gure Jaungoiko eta gure Salbatzaile.

        —Jaun ahalguztiduna, Bateoaren bitartez errege-abadegoa emon deuskuzu: * egizu, gure bizitza gorespen-opari izan dadila beti.

        —Lagundu eiguzu, Jauna, zure aginduak betetzen, * Espirituaren bitartez gu Zeugan eta Zu geugan bizi izan gaitezan.

        —Emoiguzu zure betiko jakituria, * geugaz egon dadin gaur, eta geugaz jardun daian.

        —Ez daigula gaur inor nahigabetu, * eta gugaz dagozan guztiak poztu daiguzala.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)

    Jainkoaren seme-alaba garanez, egin deiogun otoitz gure Aitari Kristok irakatsitako otoitza esanez:

        Gure Aita zeruetan zarana,
        santu izan bedi zure izena,
        etor bedi zure erreinua,
        egin bedi zure nahia
        zeruan bezela lurrean ere.
        Emoiguzu gaur
        egun honetako ogia,
        parkatu gure zorrak
        geuk ere geure zordunei
        parkatzen deutsegun ezkero,
        ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
        baina atara gagizuz gatxetik.

OTOITZA

       Entzun, Jauna, goizeko gure otoitza, eta argitu, zure errukiz, gure bihotzeko ilunak; egizu, Zure argitasuna ezagutu dogunok, ez gaitezala gehiago ilunpetako egintzetan gelditu. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko ta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen. 

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 


Lehenengo Domekea