lunes, 30 de diciembre de 2024

Lehenengo Barikua

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

 

1 Ant. Onartuko dozuz, Jauna, legezko opari, emari eta erre-opariak.

50. salmoa

 Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
      birrindu eizu nire akatsa zure amaibako errukiaz.
      Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
      ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
      nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
      Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
      zure begietan oker dana egin dot nik.

Zuzen agertuko zara auzian,
      zintzo zure epaian.
      Hobendun sortua naz izan ere,
      pekatuan ninduan amak erne.

Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
      bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
      Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
      ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.

Entzunazo poza eta atsegina niri;
      xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
      Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
      nire akats guztiak birrindu eizuz.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
      arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
      Ez naizu urrundu zure aurretik,
      zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
      zure arnasa zabalez sendotu naizu.
      Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
      Zeugana bihurtuko dira pekatariak.

Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
     
Jainko, ene salbatzaile;
      eta nire ezpanek zure zuzentasuna
      pozetan zabalduko dabe.

Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
      eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
      Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
      erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.

Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
      ez deutsazu muzin egingo, Jainko,
      bihotz damutu eta umilduari.

Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
      Jerusalemgo harresiak barritu eizuz.
      Orduan onartuko dozuz
      legezko opari, emari eta erre-opariak;
      orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Onartuko dituzu, Jauna, legezko opari, emari eta erre-opariak.

 

2 Ant. Jaunarekin garaile izango da eta ospez betea Israelgo ondarea.

Kantika: Is 45, 15-26

 Jainko ezkutua zara Zu, egiaz,
      Israel-en Jainkoa, Salbatzailea.

Lotsaren lotsaz gorritu dira, danak batera.
      Alde egin dabe lotsakizunez beteta,
      jainko-irudien egileak.
      Israelek salbamena lortu dau Jaunagandik betiko,
      ez da lotsaren lotsaz gorrituko menderen mendeetan.

Holantxe hitz egin dau Jaunak, zeruak egin dituanak,
      Bera da Jainkoa, lurra eratu, egin eta sendotu dauana;
      ez dau, ez, hutsik eukitzeko egin, gizakien bizileku baino:
      «Neu naz Jauna, eta ez da besterik».

Ez dot hitz egin ezkutuan,
      lurreko bazter iluntsuan.
       Ez deutsat esan Jakob-en haziari:
       «Nire bila ez alperrik ibili».

Neu naz Jauna, zuzen hitz egin dauana,
      egia besterik esaten ez dauana.
      Batu, etorri, hurreratu zaiteze danak,
      atzerrian bizirik gelditu zarienak.
      Zoro dira zurezko irudia daroenak,
      ezin salbatu dituen jainkoari otoitz dagioenak.

Egin hitz, jardun, hizketa egin alkarrekin,
      nork iragarri eban hau lehenagotik,
      nork esan aurreragotik?
      Ez ete Neuk, Jaunak? Ez da-ta Neu beste jainkorik;
      ez da Nitaz kanpo jainko zuzen, salbatzailerik.

Bihurtu Neugana lur-bazter guzti, salbatu nahi badozue,
      Neu naz-eta Jainkoa, besterik ez dozue.

Neure buruagaitik egiten dot zin,
      egiak dau nire ahotik urten,
      ez dau egingo atzera:
      «Guztiak jarriko jataz belauniko,
      mihin guztik dau Neugaitik zin egingo».

Esango dabe: «Jaunagan baino ez indarra eta garaipena».
      Lotsaren lotsaz etorriko jakoz,
      Haren aurka lehian ziharduenak.

Jaunarekin garaile izango da
      eta ospez betea, Israelgo ondarea.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaunarekin garaile izango da eta ospez betea Israelgo ondarea.

 

3 Ant. Jaunaren aurrera pozez-oihuka sartu zaiteze.

99. salmoa

 Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
      Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
      Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

Jakizue Jauna dala Jainko,
      Berak egin gaitu, Bereak gara,
      Bere herri eta larreko artalde.

Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
      Haren atarietan goratzarreka,
      emon eskerrak, bedeinkatu Haren izena.

«Onbera da-eta Jauna,
      Haren maitasuna betiko,
      Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino».

 Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaunaren aurrera pozez-oihuka sartu zaiteze.

 

Jainkoaren hitza

    Ez bei urten zuen ahotik berba txarrek; izan bedi ona zuen berbetea, bihotz-altxagarria eta egokia; eta entzuleen onerako izango da. Ez atsekabetu Jaungoikoaren Espiritu Santua, Berak markatuak zagoze-ta erospen-egunerako. Kendu zuekandik garrazkeria, bero-aldi, hasarre, birao, eta iskanbilak eta beste gaiztakeria guztiak. Izan zaiteze alkarrentzat onak eta errukitsuak, alkarri parkatuz, Jainkoak zuei Kristogan parkatu eutsuen lez.

R/. Entzunazo niri goizean  * zure maitasuna. Entzunazo.
V/. Adierazo eidazu hartu behar dodan bidea. Zure.
R/. Aintza Aitari
. Entzunazo.

Bened. ant. Agertu da Jauna, eta askatu dau bere herria.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbazinoa gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Agertu da Jauna, eta askatu dau bere herria.

 

Eskariak

        Gurtu daigun, bere kurutzeaz salbatu gaituan Kristo, eta eskatu deiogun, esanez:

Emoiguzu, Jauna, zure errukia.

        —Gure eguzki eta argi zaran Kristo, argitu gaizuz zure distiraz, * eta goiz-goizetik kendu gugandik asmo txar guztiak.

        —Zaindu gaizuz gure gogapen, hitz eta egiteetan, * gaurko gure eguna atsegin dakizun.

        —Aldendu zure begiak gure pekatuetatik, * eta garbitu gure gaiztakeria guztiak.

        —Zure kurutzeaz eta biztueraz, * bete gaizuz zure Espirituaren pozez.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

        Jainkoaren seme-alaba garanez, egin deiogun otoitz gure Aitari Kristok irakatsiari jarraituz:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

        Gure ezjakinaren ilunpeak zure berbearen bitartez argitzen dozuzan Jainkoa, ugaritu eizuz gugan sinismena eta maitasuna, inongo tentaldik ilundu ez daian, zure graziak gure bihotzetan erne eban sua. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

Lehenengo Domekea