sábado, 4 de enero de 2025

Hirugarren astea

III. DOMEKEA

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
     Hasieran zen bezala orain eta beti
     gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea


Salterioa

1 Ant. Jauna gaindegian bizkor dago, alleluia.

92 Salmoa

Errege da Jauna, jantzi da handikiro;
     jantzi da Jauna, indarra dau gerriko.
     Lurbirea Berak jarri dau sendo,
     eta ez da kolokatuko.

Sendo dago betirik zure aurkia,
     Zu betirik zara.

Ozendu dabe ibaiek, Jauna, ozendu euren ur-hotsa,
     ozendu dabe ibaiek euren arrabotsa.

Ur handien hotsa baino bizkorrago,
     itsas-olatuak baino bizkorrago,
     Jauna gaindegian bizkor dago.

Zure autorkuntzak oso sinisgarri dira:
     zure etxeari santutasuna jagoko,
     Jauna, gizaldien gizaldietan.

Aintza Aitari eta Semeari
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauna gaindegian bizkor dago, alleluia.


2 Ant. Goragarria zara Zu, Jauna, eta aintzagarria gizaldietan, alleluia.

Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.

Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri eta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Ant. Goragarria zara Zu, Jauna, eta aintzagarria gizaldietan, alleluia.

 

3 Ant.  Goretsi eizue Jauna zerutik, alleluia. †

148 Salmoa

Goretsi eizue Jauna zerutik,
†  goretsi gaindegitik.
     Goretsi eizue Haren aingeru guztiok,
     goretsi Haren gudari-talde guztiok.

Goretsi eizue, eguzki eta ilargi,
     goretsi eizue, izar distizari guztik.
     Goretsazue, zeruen zeruak,
     eta hareen ganeko urak.

Goretsi beie Jaunaren izena,
     Harek aginduz dira-ta eginak;
     Berak jarri ditu beti-betiko,
     legea ipini deutse eta ez da aldatuko.

Goretsi eizue Jauna lurretik,
     itsas-mamu eta zokoak barruenetik;
     su eta txingor, edur eta hodei,
     zuk, haize-oldartu, Harek esana egiteko gai.

Mendi eta muno guztiek, igali-zugatz eta izaiek;
     etxe-abere eta basa-piztia,
     narrasti eta hegazti.

Lurreko errege eta herri guztiek,
     handiki eta lurreko buruzagiek;
     mutil eta neskato,
     agure eta umetxo;
     goretsi beie Jaunaren izena,
     Haren izena bakarra da-ta garai dana.

Zerua eta lurra handiz gaintzen ditu,
     bere herriari indar handi emoten deutso.
     Bere zintzo guztien gorespena,
     bere herri dauan Israelgo seme-alabena.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Goretsi eizue Jauna zerutik, alleluia.

 
Jainkoaren Hitza

Ez 37, 12b-14

        Horra zer dinon Jaunak: Neuk edegiko ditut zuen hilobiak, urtenazoko deutsuet zuen hilobietatik; eta eroango zaituet barriro Israelgo lurrera. Eta Nik zuen hilobiak edegitzean, eta zuen hobietatik urtenazotean, ene herri, orduan ezagutuko dozue, Neu nazala Jauna. Neure espiritua emongo deutsuet Nik, eta zuek bizi-barritu egingo zarie; eta zeuon lurrean ipiniko zaituet, eta ezagutuko dozue, Nik, Jaun Honek, esan eta egin egiten dodala —dino Jaunak—.

R/.  Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz. Kristo.

V/.  Aitaren eskoi-aldean jesarrita zagozana. Erruki. 
        Aintza. Kristo.


Bened. ant.  
(Dagokion domekakoa: 3 - 7 - 11 - 15 - 19 - 23 - 27 - 31)

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbazinoa gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

 Ant.  (Dagokion domekakoa: 3 - 7 - 11 - 15 - 19 - 23 - 27 - 31)

 

Eskariak

     Gure Aita Jaungoikoak, bere Semearen bidez, Espiritu Santua bialdu eban, bihotz guztien argi izateko; egin deiogun otoitz, ba, gure Aitari, eta esan deiogun:

Argitu, Jauna, zure herria

     —Bedeinkatua Zu, Jauna, gure argia; * egizu, orain hasten dogun domeka honetan zure gorespenean bizi izan gaitezala.

     —Zure Semearen biztuereaz mundua argitu dozu; * egizu, zure Eleizeak argi hori gizon-emakume guztiei zabaldu deiela.

     —Espirituaren bitartez zure Semearen ikasleak argitu dozuz, * bialdu eiozu Espiritu hori zure Eleizeari, Zugaz beti zintzo ibili dadin.

     —Gizon-emakume guztien argi zaran Jauna, gogoan izan, oraindino ilunpetan bizi diranak, * eta zabaldu horreen adimenaren begiak, Zu egiazko Jainko bakarra ezagutu zaiezan.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)

     Jesusi esker, Jainkoaren seme-alaba gara; horregatik bildur barik esan daigun:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza: 
(Dagokion domekakoa: 3 - 7 - 11 - 15 - 19 - 23 - 27 - 31)

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

III. ASTELEHENA

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
     Hasieran zen bezala orain eta beti
     gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea


SALMOAK


1 Ant.
Bai dohatsu, Jauna, zure etxean bizi diranak.

83 Salmoa

Zure egoitza, gudari-taldeen Jauna,
     bai maitagarria dala!

Agortzen daukat nire arimea,
     irrikaz daukat Jaunaren atarira.
     Nire bihotz eta haragi
     Jainko biziagana poz-jauzika dabilz.

Txoriak ere aurkitzen dau etxea,
     baita elaiak ere kumeak ipintzeko habiea:
     zure altarak, gudari-taldeen Jauna,
     ene Errege ta ene Jainkoa!

Bai dohatsu zure etxean bizi diranak;
     beti Zu goresten diharduenak!
     Bai dohatsu, Zugandik laguntza dauana,
     erromes-txangoak asmatzen dituana!

Ibar Lehorra igarotzean, iturri dabe bihurtzen,
     eta lehenengo euriak onespenez dau jazten.
     Badoaz gero ta kementsuago,
     Jainkoa Sionen noiz ikusiko.

Entzun nire otoitza, Jauna, gudari-taldeen Jainko,
     erne belarria, Jakoben Jainko.
     Begitu eiozu, Jainko, gure Babeskiari,
     begitu zure Gantzutuaren aurpegiari.

Hobe da, jakina!, egun bat zure atarietan,
     eta ez mila bestelakoetan;
     Jainkoaren etxe-atarietan egotea nik nahiago,
     gaiztoen etxean bizi izatea baino.

Eguzki eta babeski jat Jainko Jauna,
     grazia ta ospea emoten ditu Jaunak.
     Jaunak on danik ukatzen ez daki,
     errugabe dabilanari.

Gudari-taldeen Jauna, bai dohatsu,
     Zugan uste on dauan gizakia.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bai dohatsu, Jauna, zure etxean bizi diranak.

 

2 Ant. Erdu!, igon daigun Jaunaren mendira.

Kantika: Is 2, 2-5

Azken-egunetan, Jaunaren etxearen mendia
     sendo izango da jarria:
     muno guztien ganetik, mendi guztien buru,
     Atzerri-jendeak bertara joko dau.

Herri asko joango dira esanez:
     «Erdu!, igon daigun Jaunaren mendira,
     Jakoben Jainkoaren etxera:

Berak erakutsiko deuskuz bere bideak,
     eta Aren bidezidorretan ibiliko gara;
     Siondik urtengo dau-ta legeak,
     eta Jerusalemdik Jaunaren hitzak».

Berak epaituko dauz atzerriak,
     auzitara ekarriko herriak eta herriak.

Golde bihurtuko dabez ezpatak,
     eta igitai, lantzak.
     Ez dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko,
     ez dira gudurako barriro trebatuko.

Zatoz, Jakoben etxea,
     ibili gaitezan Jaunaren argitan.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Erdu!, igon daigun Jaunaren mendira.

 

3 Ant.  Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena.

95 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri, 
     kanta, lur osoa, Jaunari.
     Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena,
     iragarri egunez egun, Harengandiko salbamena.

Zabaldu Haren ospea atzerrietan,
     Haren mirariak herri guztietan.
     Handi da-ta Jauna, eta guztiz goresgarri,
     jainko guztien aldean itzalgarri.

Irudi huts dira atzerriko jainko guztiak,
     Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
     Distira ta edertasuna dagoz Haren aurrean,
     indarra ta argia Haren jauretxean.

Herrietako sendiak, emon Jaunari,
     emon Jaunari ospe ta goraldi.
     Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
     sartu zaiteze Haren atarietan opariak eroanez.

Gurtu eizue Jauna jantzi gurenean,
     ikara egizu, lurbira guztia, Haren aurrean.
     Esan eizue atzerrietan: «Jauna errege da,
     lurbira kolokatu ez dadin sendo ezarri dau,
     herriak zuzenbidez epaitzen dauz».

Poztu bedi ortzia, alaitu lurra,
     orro egin bei itsasoak bertan bizi diranakaz,
     egin beza txalo landeak bertan dagozan guztiekaz.

Poztu beitez basoko zugatzak
     Jaunaren aurrean, badatorrelako,
     lurra epaitzera datorrelako.
     Zuzenbidez epaituko dau lurbirea,
     eta leialtasunez erriak.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena.

 

Jainkoaren Hitza 

St 2, 12-13

     Egizue berba eta bizi izan zaiteze, askatasun-legez epaitzekoa danari dagokion lez. Izan be, errukirik izan ez dauanarentzat, erruki bako epaia izango da. Errukiak, osteera, garaile urteten dau epaian.  

 

R/. Bedeinkatua Jauna * betiren beti. Bedeinkatua.
V/. Mirariak egiten bakarra. Betiren.
     Aintza Aitari. Bedeinkatua.


Bend. ant. Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;

    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa.

 

Eskariak

     Egin deiogun dei Jainkoari, gizakiak munduan ipini ebazan-eta, alkar harturik Haren aintzarako lan egin eien, eta esan deiogun: 

Egizu, Jauna, goretsi zaiguzala.

     —Bedeinkatua Zu, zeru-lurren egile, * munduko ondasunak emon deuskuzuzalako, eta gure bizia gaur arte gorde deuskuzulako.

     —Begitu eiguzu bihotz onez, Jauna, eguneroko lanak hasiko doguzanoi, * eta zure nahira lan eginez, zure lankide izan gaitezala.

     —Gure egun honetako lana, gure senideen onerako izan dadila, * eta horrela, Zuretzat atsegin izango dan mundu hobe bat hareekin eta hareentzat eregi daigula.

     —Etorri zakiguz lagun, Jauna, guri eta gugaz gaur hartu-emonak izango dabezan guztiei, * eta emoiguzu atsegina eta bakea.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

     Jainkoaren seme-alaba izateak emoten deuskun pozez beterik, esan daigun uste osoz:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

OTOITZA

     Zeru-lurren Jainko, zuzendu eizuz gaur, zure aginduen erara, gure gorputz eta bihotzak, gogapen, hitz eta egiteak; Zuk lagundurik, lortu daigun oraingo eta betiko salbazinoa. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

III. MARTITZENA

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.


Goratzarrea

 

Salmoak

1 Ant. Zure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zara, parkatu deutsazu zure herriari gaiztakeria.

84 Salmoa

Zure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zara,
     on bihurtu dozu Jakoben zoria.
     Parkatu deutsazu zure herriari gaiztakeria,
     estaldu deutsazuz hoben guztiak.
     Emon deutsazu galga zure sumin handiari.
     atzera eragin deutsazu zure hasarre-minari.

Birbiztu gaizuz, Jainko gure salbatzailea,
     itzi eizu gugana daukazun hasarrea.
     Gurekin betiko hasarretu zara, ala?
     Zabalduko dozu hasarre hori gizaldi guztietara?

Ez gaituzu barriro biztuko, ala?
     Ez da zure herria Zugan poztuko?
     Jauna, zure onginahia erakutsi eiguzu,
     zure salbamena emoiguzu.

Entzungo dot Jainko Jaunak dinoan hitza:
     «Bakezkoa da Jainkoaren hitza,
     bere herri eta bere zintzoentzat,
     bihotzez Harengana bihurtuentzat».

Hurrean jake Haren bildur diranei salbamena:
     gure lurrean Haren aintza bizi izango da.
     Onginahiak eta leialtasunak alkarren bidera urtengo dabe,
     zuzentasuna ta bakea laztanka bizi izango dira.

Lurretik erneko da leialtasuna,
     zerutik begira egongo zuzentasuna.
     Jainkoak on dana emongo dau,
     gure lurrak bere uzta ekarriko dau.

Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean,
     eta salbamena Haren urratsen bidean.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zara, parkatu deutsazu zure herriari gaiztakeria.

 

2 Ant. Nire bihotzak irrikatzen zaitu gauean, nire gogoa zure bila dabil goizean.

Kantika: Is 26, 1-4. 7-9. 12

Bai sendo gure uria!
     Harresi eta harresi-aurreko babes jarri deutsoz.
     Zabaldu eizuez ateak,
     sartu dadin herri zintzo eta leiala.
     Sendo dauka bihotza eta zaintzen dau bakea,
     Zeugan dau-ta itxaropidea.

Itxaron beti Jaunagan,
     Jauna da-ta Harkatx menderen mendeetan.

Zintzoaren bidea zuzena da,
     Zeuk zelaitzen dozu zintzoaren bidezidorra.
     Zure epaien bidean, Jauna, zain gaituzu,
     zure izenaren eta oroipenaren egarri gara.

Nire bihotza zure egarri da gauean,
     nire gogoa zure bila dabil goizean,
     zeure epaiek argitzen dabe-ta lurra,
     eta zuzentasuna ikasten, lur osoan bizi diranek.

Jauna, Zeuk emongo deuskuzu bakea,
     gure egite guztiak Zeuk eginak dira-ta.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire bihotzak irrikatzen zaitu gauean, nire gogoa zure bila dabil goizean.

 

3 Ant.  Agertu eiguzu, Jauna, zure aurpegi alaia.

66 Salmoa

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,
     agertu deigula aurpegi alaia;
     ezagutu daien lurrean zure bidea,
     herri guztietan Zugandiko salbamena.

Ene Jainko, ospatu zaiezala herriek,
     ospatu zaiezala herri guztiek.

Poztu beitez kantari atzerriak,
     zuzenbidez daroazu-ta izadia;
zintzo dozuz-eta gidatzen herriak,
     eta zaintzen lurrean atzerriak.

Ene Jainko, ospatu zaiezala herriek,
     ospatu zaiezala herri guztiek.

Lurrak bere uzta emon dau,
     Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu.
     Jainkoak bedeinkatu gaizala,
     lur bazter guztiek bildur deutsoela.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Agertu eiguzu, Jauna, zure aurpegi alaia.

 

Jainkoaren Hitza

1 Jn 4, 14-15

    Geuk ikusi dogu eta autortzen, Aitak bere Semea bialdu ebala munduaren salbatzaile. Inork autortzen badau Jesus Jaungoikoaren Semea dala, Jaungoikoa beragaz dago, eta bera Jaungoikoagaz.

 

R/.   Zeu zaitut, Jauna, * igesleku eta gaztelu. Zeu.
V/.  Ene Jainko, Zeugan nago sendo. Igesleku.
        Aintza Aitari. Zeu.

Bend. ant. Salbamen-indarra emon deusku Jaunak, bere Profeten bidez emondako berbearen arabera.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.
Salbamen-indarra emon deusku Jaunak, bere Profeten bidez emondako berbearen arabera.


Eskariak

    Gurtu daigun Kristo, bere odolaz itun barriko herria erosi dauana, eta eskatu deiogun:

Izan gogoan, Jauna, zure herria.

     —Gure errege eta erosle, entzun egun honen hasieran, zure Eleizeak zuzentzen deutsun goresmena, * eta emoiozu beti eta beti zure handitasuna gorestea.

     —Jauna, Zeu zaitugu gure uste eta itxaropen; * ez gaitezala horregaitik lotsagarri gelditu behin be.

     —Begitu samurtasunez gure makaltasunari, * eta Zu barik ezer ezin dogun ezkero, etorri zakiguz lagun.

     —Izan eizuz gogoan behartsuak eta laguntzarik barik dagozanak; * eta egizu, orain hasten dan egun honek ekarri deiela lasaitasuna eta poza.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

     Kristoren argiak gizon guztiei argi egin deien, eskatu deiogun Aitari etorri dadila guztiengana bere erreinua:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

OTOITZA

     Jainko guztiz ahaltsua, Zeugandik datoz izaki guztien ondasunak eta edertasunak; emoiguzu, bihotz alaiz egun hau hastea, eta zure eta senideenganako maitasunez lan eginda amaitzea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.


V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


 

III. EGUAZTENA

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.


Goratzarrea

 

Salmoak

1 Ant. Alaitu eizu morroi honen arima, Zeugana dago-eta, Jauna, nire arima.

85 Salmoa

Makurtu eizu, Jauna, belarri hori, entzun naizu,
     gizagaixo eta behartsu nozu-ta,
     Zintzo naz-eta ni Zugaz, zaindu naizu;
     Zugan uste on dauan morroi hau salbau eizu.

Neure Jainko zaitut: erruki nitaz, Jauna,
     Zuri deiez etenik barik dihardut-eta.
     Alaitu eizu morroi honen arimea,
     Zeugana dago-ta, Jauna, nire arimea.

Ona zara-ta, Jauna, eta errukiorra,
     deitzen deutsuen guztientzat onginahiez betea.
     Entzun, Jauna, nire otoitza,
     aditu nire eskariaren hotsa.

Egun larrian deika naiabiltzu,
     entzungo nozu-ta.
     Zure kidekorik ez da, Jauna, jainkoetan,
     Zuk eginen antzekorik ez da eginetan.

Egin dozuzan atzerri guztiak
     etorriko dira, Jauna, Zu gurtzera,
     eta zure izena ospatzera.
     «Handia zara ta mirarigile,
     Zeu zara Jainko bakarra».

Zure bidea erakutsi eidazu, Jauna,
     zure egian ibili nadin;
     emoiozu leialtasuna nire bihotzari,
     zure izenaren bildur izan dadin.

Goretsiko zaitut bihotz osoz, Jauna, ene Jainkoa,
     beti ospatuko dot zure izena.
     Erruki handia izan dozu-ta nigaz,
     atara dozu-ta nire bizia Leza sakonetik.

Harroak jagi jataz, ene Jainko,
     badabil gizon zakarren taldea ni hil-nahian,
     ez zaukez Zu begien aurrean.

Zu, ordea, Jauna, Jainko errukior zaitut eta onbera,
     berant-hasarre, guztiz maitekor eta leiala.
     Begitu eidazu eta erruki zakidaz,
     emoiozu morroi honi zure kemena,
     salbau eizu zure neskamearen semea.

Emoizu nire alde ezaugarri bat,
     gorroto deustenek lotsaturik ikusi daiela,
     Zuk, Jauna, lagundu eta poztua nazala.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Alaitu eizu morroi honen arima, Zeugana dago-ta, Jauna, nire arima.

 

2 Ant. Bai dohatsu, zuzen jokatzen dauana eta leial hitz egiten dauana.

Kantika: Is 33, 13-16

Entzun Nik egina, urrun zarienok;
     ezagutu nire indarra, hur zagozenok.

Bildur dira Sionen, hobengileak,
     ikareak hartu ditu gaizkileak.
     Guretatik nor bizi daiteke su irunskorretan?
     Guretatik nor bizi daiteke betiko garretan?

Zuzen jokatzen dauana
     eta leial hitz egiten dauana;
     indarkeriaren irabaziak uxatzen dituana
     eta eskupekoa gatxetsiz eskua astintzen dauana;
     belarriak estaltzen dauzana odolkeria ez entzuteko,
     begiak ixten dauzana gaiztakeria ez ikusteko.

Holakoa, toki goietan bizi izango da,
     arkatx-ganeko gazteluan babestua;
     emongo jako ogia eta izango dau ura.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bai dohatsu, zuzen jokatzen dauana eta leial hitz egiten dauana.

 

3 Ant.  Egin txalo, errege dan Jaunaren aurrean.

97 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
     egin dauz-eta hainbat harrigarri.
     Bere eskoiak emon deutso garaipena,
     bere beso santuak.

Ezagutuazo dau Jaunak  Beragandiko garaipena,
     agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
     On eta leial izan dala gogoratu dau,
     Israel-etxeari buruz.

Ikusi dabe lur-muga danek,
     gure Jainkoagandiko garaipena,
     Lur osoa, eiozu txalo Jaunari,
     egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

Eresi Jaunari kitararekin,
     kitara eta salterio ozenarekin:
     turuta eta adar-hotsean,
     egin txalo errege dan Jaunaren aurrean.

Orro egin bei itsasoak bertako guztiekin,
     lehorrak ere bertan bizi diranekin,
     Txalo jo beie ibaiek,
     pozez oihu egin mendiek.

Jaunaren aurrean, badatorrelako,
     lurbira epaitzera datorrelako.
     Zuzenbidez epaituko dau lurbirea,
     eta zuzentasunez herriak.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Egin txalo, errege dan Jaunaren aurrean.

 

Jainkoaren Hitza

Jb 1, 21; 2, 10b

     Narru-hutsik urten neban amaren sabeletik, eta narru-hutsik naz hara bihurtuko. Jaunak emon deust, Jaunak kendu; bedeinkatua Jaunaren izena. Jainkoaren eskutik gauza onak hartzen baditugu, zergatik ez hartu txarrak ere?

 

R/.  Eragin eiozu, Jauna, nire bihotzari * Zuk hotseginera. Eragin.
V/.  Emoidazu bizia zure bidetik. Zuk.
        Aintza Aitari…

 

Bend. ant. Iguzu, Jauna, erruki; oroitu zaitez zure alkarte santuaz.


Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.
Iguzu, Jauna, erruki; oroitu zaitez zure alkarte santuaz.


Eskariak

     Kristok Eleizearen alde bere burua emon eban, eta orain jana eta beroa emoten deutsoz; eskatu deiogun Berari, esanez:

Begitu, Jauna, zure Eleizeari.

     Bedeinkatua Zu, Jauna, Eleizearen artzaina, gaur emoten deuskuzuzan argia eta biziagaitik; * egin gaizuz esker oneko, emoitza bikain honeekaitik.

     —Begitu eiozu maitasunez, zure izenean alkartu dozun artalde honi: * egizu, Aitak emondakoetatik bat ere ez dadila galdu.

     —Zuzendu eizu zure Eleizea, zure aginduen bidetik, * eta egizu, Espiritu Santuak gorde daiala leialtasunean.

     —Biziazo eizu zure Eleizea, zure hitzaren eta ogiaren mahaian: * janari horrek indarturik pozez jarraitu deizun.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

    Amaitu daigun gure otoitza, Jesus gure Irakaslearen hitzak alkarregaz esanez:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


OTOITZA

    Sortu eizu, Jauna, gure arimetan, zure argi santua; eta egizu, zure jakituriaz egin eta zure arduraz zaintzen gaituzunok, gure bizitzaz eta egitez zeureak izan gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.


V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


 

III. Eguena

GORESPENAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.


Goratzarrea


Salmoak


1 Ant. Zutaz ospe handiz dihardue, Jainkoaren uria!

86 Salmoa

Berak oinarritu dau mendi santuan:
    eta Jaunak Jakoben txabola guztiak baino
    maiteago ditu Siongo ateak.

Zutaz ospe handiz dihardue,
    Jainkoaren uria:
    «Egipto eta Babel nire gurtzaileetan lerrotuko ditut;
    hara, barriz, Tir eta Etiopi-herria:
    honeek danak bertan jaioak dira».

Sion hortaz hauxe esango da:
    «Gizakiz gizaki, danak dira bertan jaioak,
    eta Goi-goikoak Berak dau eregia».

Herrien liburuan idatziko dau Jaunak:
    «Honeek berton jaioak dira».
    Hauxe abestuko dabe dantzari eragitean:
    «Nire iturri guztiak Zeugan».

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zutaz ospe handiz dihardue, Jainkoaren uria!

 

2 Ant. Indarrez jantzita dator Jauna, irabazia bere aurretik dauala.

Kantika: Is 40, 10-17

Hara, indarrez jantzita dator Jainko Jauna,
    eta haren besoa nagusi da.
    Hara, Beragaz dakar saria,
    eta bere aurretik, irabazia.

Artzainak bere artaldea lez dau zaintzen,
    eta bere besoaz batzen.
    Bildotsak altzoan ditu hartzen,
    eta ardi-amak samurtasunez eroaten.

Nork esku-beteka neurtu itsasoa,
    eta arraka mugatu zerua?
    Nork lauren-erdika lurreko hautsa hartu?
    Nork mendiak pisuan, eta menditxoak aztailuan pisatu?

Jaunaren arnasea nork neurtuko?
    Nor aholkulari, Hari erakusteko?
    Nori galdetu deutso,
    bide zuzena irakatsi eta ulertuazo deion,
    jakintza irakatsi eta bide zuhurra argitu deion?

Hara, herriak laino-izpi dira, pisu-ganeko errauts;
    ugarteak pikortxo bat baizen astun
    Libano osoa ez da nahikoa sutarako;
    ez dau nahikoa abere erre-oparitarako.

Herriak ez dira ezer Haren aurrean:
    ezer ez eta huts Haren begietan.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Indarrez jantzita dator Jauna, irabazia bere aurretik dauala.

 

3 Ant.  Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean.

98 Salmoa

Errege da Jauna: herriak, dar-dar;
    Kerubin-ganean jesarrita dago: lurra, dardarka.

Jainkoa Sionen handi,
    herri guztien ganetik garai.
Ospatu beie zure izen handi eta ikaragarria:
    «Santua da-ta».

Zuzena maite dozun Errege ahaltsu:
    zuzenbidea Zeuk ezarri dozu,
    bidezko eta zuzena Jakobenean Zeuk ezarri dituzu.

Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa,
    ahuspeztu zaiteze Haren oin-aurki aurrean:
    «Santua da-ta».

Moises eta Aaron egozan Haren abadeen artean,
    eta Haren izena deitzen ebenakaz Samuel,
    dei egiten eutsoen eta Harek entzun egiten eutsen.

Laino-adarretik egiten eutsen berba,
    Haren aginduak gordetzen ebezan,
    Harek emondako irakaskizuna betetzen eben.

Entzun zenduzan, Jauna, gure Jainkoa,
    jainko errukitsu agertzen zintxakezan,
    baina gaiztakerien ordaina ere emoten zeuntsen.

Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa,
    ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean:
    «Santua da-ta Jauna, gure Jainkoa».

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

3 Ant.  Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean.

 

Jainkoaren hitza

1 Pe 4, 10-11

   Bakotxak hartu dozuen dohaia, erabili eizue elkarren zerbitzurako, Jaungoikoaren era askotako graziaren banatzaile onak lez. Inork berba egiten badau, Jaungoikoaren hitza esan daiala; inork zerbitzu egiten badau, egin daiala Jaungoikoaren aginduz lez. Horrela Jaungoikoa gauza guztietan aintzatua izan dadin, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

 

R/.  Oihuka dihardut bihotz guztiaz: * Entzun naizu, Jauna. Oihuka.
V/.  Beteko ditut Zuk ezarriak. Entzun.
        Aintza Aitari. Oihuka.

Bened. ant.  Izan gaitezan Jaunaren zerbitzari zintzo, eta atarako gaitu arerioen eskutik.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Izan gaitezan Jaunaren zerbitzari zintzo, eta atarako gaitu arerioen eskutik.

 

Eskariak
     Eskerrak emon deioguzan, bere herria maitasunez zaintzen eta bazkatzen dauan Jainko Aitari, eta esan deiogun:

Aintza Zuri, Jauna, gizaldietan.

     —Aita errukitsu, goresten zaitugu guri deuskuzun maitasunagaitik, * harrigarriro egin gaituzulako eta harrigarriago erabarritu.

     —Egun barri honen hasieran, sortu eizu gure bihotzetan, Zuri zerbitzeko gogoa, * gure gogapen eta egiteetan beti Zeu goraldu zaiguzan.

           —Garbitu eizuz gure bihotzak desio gaizto guztietatik, * eta egizu, zure gogoa egiteko prest egon gaitezala.

     —Emoiguzu bihotz handia eta esku zabala gure senide eta beste guztiei euren behar guztietan laguntzeko, * gure maitasunaren laguntzarik barik inor gelditu ez dadin.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

     Hurreratu gaitezan orain gure zeruko Aitagana, eta esan deiogun:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

     Jainko ahalguztidun eta betikoa, argitu eizuz ilunpetan eta herio-itzalean bizi diran guztiak; argi horrekin etorri jaku-ta goietatik Jesu Kristo gure Jauna. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.


V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


 

III. BARIKUA

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

 

Salmoak

1 Ant. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez, Jauna; erruki zakidaz.

50 Salmoa

Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
      suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
      Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
      ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
      nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
      Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
      zure begietan oker dana egin dot nik.

Zuzen agertuko zara auzian,
      zintzo zure epaian.
      Hobendun sortua naz izan ere,
      pekatuan ninduan amak erne.

Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
      bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
      Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
      ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.

Entzunazo poza ta atsegina niri;
      xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
      Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
      nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
      arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
      Ez naizu urrundu zure aurretik,
      zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
      zure arnasa zabalez sendotu naizu.
      Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
      Zeugana bihurtuko dira pekatariak.

Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
      Jainko, ene salbatzaile;
      eta nire ezpanek zure zuzentasuna
      pozetan zabalduko dabe.

Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
      eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
      Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
      erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.

Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
      ez dozu arbuiatuko, Jainko,
      bihotz damutu eta umildua.

Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
      Jerusalemgo harresiak barritu eizuz.
      Orduan onartuko dozuz
      legezko opari, emari eta erre-opariak;
      orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez, Jauna; erruki zakidaz.

 

2 Ant. Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria, zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

Kantika Jr 14, 17-21

Nire begiak negarrez urtzen dagoz,
    gau ta egun, etengabe;
    jo egin dau-ta nire herriko alaba gaztea
    ezbehar handiak,
    ikaragarrizko zauriak.

Landara urtetzen badot, hara ezpataz sakailduak, (triskatuak)
    urira sartzen banaz, hara goseak makalduak.
    Abadea eta profeta bera ere
    hor dabilz nora-ezean batetik bestera.

Juda erabat itzi dozu, ala?
    Zure gogoak Sion iguindu ete dau?
    Zergaitik jo gaituzu,
    eta sendabiderik itzi ez deuskuzu?
    Bakearen zain gengozan, eta zorionik ez,
    larria ugari osatze-sasoiaren ordez.

Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria,
    eta gure arbasoen errua,
    zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

Zure izenaren ederragaitik, ez gaizuz uxatu,
    zure aurkiaren aintza ez dadin kutsatu.
    Oroitu zaitez, Jauna,
    eta ez hausi gugaz dozun ituna.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria, zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

 

3 Ant.  Jauna da Jainko; eta gu, Haren herri eta larreko artalde.

99 Salmoa

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
      Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
      Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

Jakizue Jauna dala Jainko,
      Berak egin gaitu, Bereak gara,
      Bere herri eta larreko artalde.

Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
      Haren atarietan goratzarreka,
      emon eskerrak, bedeinkatu Haren izena.

«Onbera da-ta Jauna,
      Haren maitasuna betiko,
      Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino».

 Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

 Ant.  Jauna da Jainko; eta gu, Haren herri eta larreko artalde.


Jainkoaren hitza

2 Ko 12, 9b-10

     Pozik harrotuko naz nire argaltasunetaz, Kristoren indarra nigan bizi dadin. Horregaitik pozik nabil Kristogaitik makaltasunetan, laidoetan, gabezietan, erasoaldietan eta estualdietan; makal nazanean naz-eta indartsu. 
  

R/. Entzunazo niri goizean * zure maitasuna. Entzunazo.
V/. Adierazo eidazu hartu behar dodan bidea. Zure.
        Aintza Aitari. Entzunazo.

Bened. ant.  Agertu da Jauna, eta askatu dau bere herria.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Agertu da Jauna, eta askatu dau bere herria.

 

Eskariak
     Jaso daiguzan begiak, bere herriaren onerako jaio eta bizi izan, hil eta biztu zan Kristogana, eta esan deiogun:

Salbau eizuz, Jauna, zeure odolaz erosi zenduzanak.

     —Bedeinkatua, Zu, gizon-emakumeen salbatzaile Jesus Jauna, gugaitik kurutzea eta nekaldia jasan zenduzan-eta, * eta zure odol baliotsuaz erosi ginduzuzan-eta.

     —Zugan sinisten ebenei betiko bizia darion ura emongo zeuntsela agindu zeuntsen Jauna, * isuri eizu zure Espiritua gizon-emakume guztien gainera.

     —Ikasleak barri ona zabaltzera bialdu zenduzan Horrek, * lagundu eiezu zure kurutze garailearen barri emon daien.

     —Zure kurutzean erdikide egin dozuzan gaixoei eta errukarri guztiei * emoiezu indarra eta iraupena.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

     Jesu Kristoren Espirituaz beterik, hurreratu gaitezan guztion Aitagana eta esan deiogun:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza
     Aita guztiz ahaltsu, argitu eizu gure bihotza, eta indartu gure gogoa, zure aginduen bideetan ibili gaitezan; eta egizu, argi horrek eroan gaizala, Zu gure Zuzendari eta Maisu autortzera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.


V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.


 

 

III. ZAPATUA

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.


Goratzarrea

 

Salmoak

1 Ant. Hur zaukadaz, Jauna, eta leial dira zure agindu danak.

118 Salmoa

Entzun naizu, Jauna: oihuka dihardut bihotz guztiaz,
     beteko ditut Zuk jarriak.
     Oihuka nagotzu, salbau naizu,
     Zuk iragarriak gordeko ditut.

Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera,
     zure hitzetan dot itxaropidea.
     Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire begiak,
     zure esanak gogoan irauliz.

Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua,
     emoidazu bizia zure erabagien arabera.
     Gaiztoz eraso nabenak hurrean dira,
     zure legetik urrun dira.

Hur zaukadaz, Jauna,
     leial dira zure agindu danak.
     Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri deutsedana,
     Zuk betiko jarriak dirana.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Hur zaukadaz, Jauna, eta leial dira zure agindu danak.

 

2 Ant. Jauna, bialdu eidazu zure jakituria, nirekin izanik, neugaz lanean jardun daian.

Kantika: Jak 9, 1-6. 9-11

Arbasoen Jainko eta Jaun errukitsu,
     diran guztiak zeure hitzez eginak dituzu;
     zeure jakituriaz egin zendun gizakia,
     zure sorkari guztien nagusi izango zana;
     zintzo eta zuzen lurbirea antolatu eian,
     bihotz leialez auziak erabagi eizan.

Emoidazu, Zurekin zure aurkian dagoan jakituria,
     eta ez ni baztertu zure seme-alaben artetik.
     Zure zerbitzari nozu, eta zure neskamearen seme(-alaba),
     bizi laburreko gizon(-emakume) ahula,
     auziak eta legeak ulertzeko makala.

Gizakirik bikainena ere ezer ez da-ta,
     Zugandiko jakituriarik harengan ez bada.

Zeugaz dozu
     zure egintzak ezagutzen dauzan jakituria,
     Zuk, mundua egitean, bertan zana;
     harek badaki zure begiei atsegin jakena,
     zer dan zuzena zure aginduen arabera.

Bialdu eidazu zeru santu horretatik,
     helduazo eidazu zure aintzaren aurkitik;
     neugaz izanik, neugaz jardun daian lanean,
     eta ikusi daidan Zuri zer jatzun atsegin.

Harek dana daki, eta dana ulertzen dau:
     nire egitekoetan zentzunez nau gidatuko,
     eta bere aintzaz babestuko. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauna, bialdu eidazu zure jakituria, nirekin izanik, neugaz lanean jardun daian.

 

3 Ant.  Jaunaren leialtasuna beti-betiko dago.

116 Salmoa

Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
     goraldu eizue, herri guztiak.

Sendotu dau-ta guregan bere maitasuna,
     eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Jaunaren leialtasuna beti-betiko dago.

 

Jainkoaren hitza

Flp 2, 14-15

     Egizue dana, marmarrik eta eztabaidarik barik; holan, errurik barik eta garbi, Jainkoaren seme-alaba zintzo izango zarie, gizaldi oker eta gaizto honen erdian, izar argiak lez agertzen zariela munduan.

R/.  Zuri oihu egin deutsut: * Jauna, nire igesleku Zeu zara. Zuri.
V/.  Eta nire ondare bizien lurrean. Jauna.
        Aintza Aitari. Zuri.


Bened. ant.  Argi egiezu, Jauna, ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei.

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Argi egiezu, Jauna, ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei.


Eskariak

     Birjina Maria, Kristoren ama, zeru-lurretako izaki guztien ganetik ipini eban Jainkoari dei egin deiogun, esanez:

     Begitu zure Semearen Amari eta entzun gaizuz.

     —Errukiaren Aita, eskerrak emoten deutsuguz, Birjina Maria ama eta eredu emon deuskuzulako; * egin gaizuz santu beraren bitartez.

     —Birjina Maria zure entzule on eta zerbitzari leial egin zenduan: * egin gaizuz geu ere zure Semearen egiazko zerbitzari eta ikasle zintzo.

     —Espiritu Santuaren egitez, zure Semearen ama izatea emon zeuntsan Birjina Mariari: * emoiguzuz guri ere Espiritu beraren dohaiak.

     —Zeuk emon zeuntsan Mariari, kurutzearen oinean zutunik egoteko adorea, eta pozez bete zenduan zure Semearen biztuereagaz: * Haren bitartez suspertu gaizuz atsekabeetan eta sendotu gure itxaropena.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

     Amaitu daiguzan gure eskariak, Jaunak berak erakutsitako otoitza esanez:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

     Jainko Jauna, gure salbamenaren iturburu, lur honetan bizi garala eten barik goretsi zaiguzala, gero zeruko gorespenetan parte izan daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

Lehenengo Domekea