IV. Astekoak

IV. Domekea

VIII. Domekea

XII. Domekea

XVI. Domekea

XX. Domekea

XXIV. Domekea

XXVIII. Domekea

XXXII. Domekea 

 


IV. Domekea

 

Bened. ant.

A urtean:  Zorionekoak, bihotzez garbi diranak; eurek ikusiko dabe-ta Jaungoikoa.

B urtean:  Bedeinkatua Jesus Nazaretarra, Jaungoikoaren Santua, agertu eta bere herria askatu dauana.

C urtean:  Jesusek hauxe esan eutsen bere herritarrei: Ez da profetarik, bere herrian ondo ikusia danik.

 

Otoitza

      Egizu, Jainko gure Jauna, Zu bihotz-bihotzez maitatu zaiguzala, eta gizaki guztiak geure burua lez maite daiguzala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


 

VIII. Domekea

 

Bened. ant.

A urtean:  Ezin zare izan Jainkoaren eta diruaren morroi; Jainkoa da Jaun bakarra.

B urtean:  Egin ete daikee barau eztegu-lagunek, senar barria eurekaz dauken bitartean?

C urtean:  Zugatz onak ezin daike frutu txarrik emon; ezta zugatz txarrak ere frutu onik.

 

Otoitza

      Jainko Jauna, egizu, mundu onek zure asmoen neurrian aurrera egin daiala; eta emoiezu herri guztiei egiazko bakea, eta Eleizeari zure zerbitzu santuan zintzoro irauteko poza. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


 

XII. Domekea

Bened. ant.

A urtean:  Gaueko ilunpetan esaten deutsuedana, esaizue eguneko argitan; eta belarrira entzuten dozuena, iragarri etxe-ganeetatik —dino Jaunak—.

B urtean:  Jesusek, jagi eta agindu eutson haizeari, eta itsasoari esan: Hago geldi! Eta bare-aldi handia sortu zan.

C urtean:  Beharrezkoa da, Gizonaren Semeak neke handiak jasatea: zaharrek eta idazlariek gatxetsi egingo dabe eta hil; baina hirugarren egunean biztu egingo da.

 

Otoitza

      Izan daigula beti, Jauna, zure izen santuaren bildurra eta maitasuna; ez dozuz-eta behin be zure eskutik izten, zure maitasunean sendo jarri dituzunak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


 

XVI. Domekea

 

Bened. ant.

A urtean:  Zeruetako erreinua legarraren antzekoa da; emakume batek hartu, eta hiru lakari-urunetan sartzen dau, eta legarrak ore guztia harrotzen dau.

B urtean:  Ondoratu jakozan Hamabiak Jesusi, eta egin eta irakatsi eben guztiaren barri emon eutsoen.

C urtean:  Martaren ahizta Maria, Jaunaren oinetan jesarrita, Haren hitza entzuten egoan.

 

Otoitza

      Begitu, Jauna, zure zerbitzariei, eta emoiezuz ugari zure graziaren dohaiak; fedeak, esperantzak eta maitasunak indarturik, zure aginduetan erne iraun daien. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


 

XX. Domekea

 

Bened. ant.

A urtean:  Jaungoikoak, esaneko ez diranen arteko egin gaitu gizaki guztiak, guztion erruki izateko.

B urtean:  Nire haragia jaten dauanak eta nire odola edaten, badau betiko bizia, eta Neuk biztuko dot azken-egunean.

C urtean:  Bateo bat hartu beharra daukat, eta zer larria, hori bete artean! —dino Jaunak—.

 

Otoitza

      Ondasun miragarriak dituzu, Jauna, maite zaituenentzat; biztu gure bihotzetan zure maitasunaren garra, Zu gauza guztietan eta gauza guztien ganetik maite izanez, jadetsi daiguzan guk asmatu geinken baino handiagoak diran, Zuk agindutako ondasunak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


 

XXIV. Domekea

Bened. ant.

A urtean:  Zeruetako nire Aitak izango dau zuentzat erruki, alkarri bihotzez parkatzen badeutsazue.

B urtean:  Nigaz etorri nahi dauanak, egin beio uko bere buruari, hartu bei bere kurutzea, eta jarraitu beist.

C urtean:  Benetako hitza da, eta erabat onartzekoa: Jesu Kristo pekatariak salbatzera etorri zala lurrera, alleluia.

 

Otoitza

      Diren guztien egile eta jabe zaran Jainko Jauna, begitu eiguzu; eta emoiguzu bihotz guztiz Zu zerbitzea, zure errukiaren ondasunak jadetsi daiguzan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


 

XXVIII. Domekea

 

Bened. ant.

A urtean:  Zoaze bide-kurutzetara, eta aurkitzen dituzuen guztiei egiezue dei ezteguetara.

B urtean:  Dei egin neutsan, eta etorri jatan jakituri-espiritua; eta haren ondoan aberastasunak ezer ez zirala uste neban.

C urtean:  Nekeetan Kristorekin irauten badogu, errege ere izango gara Haregaz; gu leialak ez bagara, Ha beti izango da leial.

 

Otoitza

      Etorri bekigu bidera, Jauna, zure grazia, eta azkenera arte lagun izan daigula, beti egon gaitezan ondo egiteko prest. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


 

XXXII. Domekea

Bened. ant.

A urtean:  Jaunaren bidera eroango gaitue, eta holan beti egongo gara Jaunagaz. Poztu eizue, ba, alkar, hitzokin.

B urtean:  Kristo ez zan sartu, giza-eskuz egindako santutegi baten, zeruan bertan baino, orain Jaungoikoaren aurrean geure alde dugula bitarteko.

C urtean:  Jesus hil eta biztu zala sinisten dogun lez, Jesusengan hil diranak ere, Jaungoikoak Haregaz batean bereganatuko ditu.

 

Otoitza

      Jainko ahalguztidun errukitsua, baztertu gugandik eragozpen guztiak, gorputz eta arimaz geure buruaren jabe izan gaitezan, zure nahia betetzeko. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

 

 

Lehenengo Domekea