EZ DUGU BAZTERTUKO GILTZ-HARRIA
Ez dugu baztertuko giltz-harria.
Zu oinarri
eraikiko dugu iria.
Hiri bat denontzat,
aterpe bera denok,
mundua beteko mahai bat,
ogi bat-bera janari,
maitasun-hizkuntza guztiena:
horra gure itxaropena.
Zatoz, Jesus Jauna!
Badatoz
bidean gora
munduko leinuak,
hirira datoz.
Beren hizkuntzetan
batasuna dute hotsegiten.
Ez da inor ari: «Nor haiz? Nungoa?»
Guztiak bait dira bake-seme.