Domekarako Goratzarreak


       GAUEKO ILUNA

        Gaueko iluna arintzen doa,
        argituz dator eguna;
        adore berriz otoi dezagun
        Jainko ahalguztiduna. 

        Jauna, errukiz gaitzak kendurik,
        eman iguzu osasun;
        Aita zaranez, lagun gaitzazu
        zerua lortu dezagun. 

        Iguzu hori, Jainko onbera,
        Aita, Seme, Gogo Deuna,
        mundu guztian aitormen eta
        gorespen hartzen duzuna,
        Amen.

 

IGANDEAN

Igandean du / sortarazia 
Jaun zerukoak / argia.
Igandean du / maitez egina
munduko lehen- / eguna.

Denek batean / eskerrak eman
zeruan eta / lurrean.

Igandean du / Kristok hasia
piztu-beharren / Bizia.
«Zuei bake! / Zuekin nago,
munduak mundu / dirauno».

Igandean du / bildu nahia
Jaunak fededun- / herria.
Lanak utz: jaiki! / Heldu da, hona,
Kristo Jaunaren / eguna.

Egin gaituen / Aitari aintza!
Kristo Jaunari / bihotza!
Bien Gogoak / gerabiltzala
Jainkoak nahi / bezala.

 


AITA ETA SEME

Aita eta Seme
eta Espiritu / Santuari esker,
gaua dugu uzten
eta egun-senti / argitsu bat hasten;
bizia bezainbat
bizierazle den / argi berriari
agur ta goraintzi / diogu esaten.

Zure eskuak sua
inguratu dio / ludi ilunari,
gauzen aurpegia
pozez bete duzu / zure agerraldiz;
hemen dugu goiza
zure ezpainetako /  mintzo bat bailitzan,
hemen itsasoa / zure ahoko hitz.

Badator gizona
loaren altzotik / adimen argira,
badoa lanera;
goizik dastatu du / oinaze mingaitza;
baina iluntzean,
Zuk eman-lur ura / gertatuko zaio
ogiz aberatsa, / izerdiz garratza.

Eta Zu, Jaungoiko,
pozik zaude haren /  neke eta lanez
giza-eskuetan
zure esku ahaltsua / bait duzu luzatzen;
ta bete-betean
hor ari zerate / hura eta biok
sorkuntza-lanetan / eta gauzak zaintzen.

Bai ederra goiza,
iluna urratuz / irixten bait zaigu
Zu ospe haunditan
zatozela dion / berri pozgarria;
harrigarri bait du
egunak aitortzen, / argia lekuko,
hutsik dela, hutsik, / Kristoren hobia.

 

ARGIAREN LEHEN XIRRINTA

Argiaren lehen xirrinta
Zuregandik sortu bait da,
denak, Jauna, gaiten bil eta
zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna-baitan pozkaria. 

Lurpetik da Kristo jaikia,
altxaturik hilarria.
Hura lagun, gaiten abia
moldatzean Lur Berria.

Maitasuna dugun Aitari
denak etor gaur kantari;
goazen gero Kristo iduri,
emanez gar munduari.

Lehenengo Domekea