V. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Zeuek zarie munduaren argia. Bego biztuta zuen argia gizakien aurrean, zuen egite onak ikusi daiezan, eta zeruetan dagoan zuen Aita goretsi daien.
B urtean: Goizean goiz, jagi zan Jesus, eta leku baztertu batera joan zan, eta han otoitzean hasi.
C urtean: Maisu, gau guztian arrantzuan jardun dogu, eta ez dogu ezer batu; halan be, Zeuk dinozun ezkero, botako dodaz sareak.
Otoitza
Zure betiko maitasunez zaindu, Jauna, zure familia; eta, zure grazia gure itxaropen bakarra dogun ezkero, hartu gaizuz beti zeure babesean. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
IX. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Nire berbok entzuten dauzana, eta betetzen ez, bere etxea hondar-ganean eregi eban gizon buru-gabearen antzekoa da —dino Jaunak—.
B urtean: Zapatuz zer da zilegi: on egitea, ala gatx egitea? Bizia salbatzea ala hiltzen iztea?
C urtean: Jauna, ni ez naz inor, Zu nire etxean sartzeko; baina esaizu hitz bat, eta osatuko da nire morroia.
Otoitza
Jainko Jauna,beti zuzen erabakitzen duzuna: zeure eskuetan izten doguz gure bizia eta izatea; kendu gugandik kalterako jakuna eta emon oraingo eta geroko bizitzarako zure laguntzak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XIII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Bere kurutzea hartu eta Nigaz ez datorrena, ez da Niretzat gai —dino Jaunak—.
B urtean: Jesusek ikusi ebanean, hauxe esan eutson: Izan bihotz, alaba; zeure sinismenak osatu zaitu, alleluia.
C urtean: Azeriek badabez zuloak, eta zeruko hegaztiek habiak; baina Gizonaren Semeak ez dauka, burua non etzun.
Otoitza
Jainko Jauna, zure seme-alabatzat hartuz, argiaren seme-alaba egin gaituzu; iguzu, ez gaizala inguratu guzurraren ilunpeak, eta zure egiaren argi ederrean bizi izan gaitezala beti. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XVII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Zeruetako erreinua, itsasora botatzen dan sarearen antzekoa da: beterik dagoanean, ataratzen dabe itsas-bazterrera, eta arrain onak txarrekandik bereiztu egiten dabez.
B urtean: Mutiko batek bost garagar-opil eta arrain bi zituan. Jesusek esker onezko otoitza egin eban eta banatu zituan, bakotxak nahi eban haina.
C urtean: Zuek, gaiztoak izanik ere, zuen seme-alabei gauza onak emoten badakizue, zenbat gehiago emongo deutse zuen zeruko Aitak Espiritu Santua, eskatzen deutsoenei.
Otoitza
Jainko
Jauna, Zugan uste on dabenen zaintzailea, Zu barik ez da ezer sendorik, ez ezer
santurik; erakutsi eiguzu zure erruki ugaria, Zu gidari eta irakasle zaitugula,
lurreko ondasunak erabili daiguzan, zerukoak jadesteko eran. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXI. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Zu, Mesias zara, Jaungoiko biziaren Semea. Zorionekoa zu, Simon, Jonasen seme, hori zeruan dagoan neure Aitak adierazo deutsu-ta.
B urtean: Espiritua da bizi-emoilea, haragia ez da ezertarako.
C urtean: Ahalegindu zaiteze bizitzara daroan ate estutik sartzen —dino Jaunak—.
Otoitza
Jauna, zure fededunen bihotzak gogo bateko egiten dozuz; egizu, zure herriak maitatu daiala Zuk agindua, eta itxaron Zuk emondako berbea; mundu aldakor honetan dagozan bitartean hareen bihotzek sendo iraun daien, egiazko zoriona dagoan lekuan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXV. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Zeruetako erreinua, goizean goiz bere mahastirako langile-bila urten eban etxeko jaunaren antzekoa da.
B urtean: Gizonaren Semeak nekaldia jasan behar eban eta biztu, munduaren salbazinorako.
C urtean: Izan zaiteze leial gauza txikienetan, Jainkoak egiazko ondasun iraunkorrak emon deiozuezan.
Otoitza
Jainko Jauna, lege bakar hau emon deuskuzu: Zu eta lagun-urkoa maitatzea; iguzu, zure aginduak betez, betirauneko bizitzara heldu gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXIX. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Neu naz munduaren argia —dino Jaunak—; nire ondoren datorrenak bizirako argia izango dau.
B urtean: Zuen artean handi izan nahi dauana, bego zuen zerbitzari; eta zuen artean lehenengo izan nahi dauana, bego guztien menpeko.
C urtean: Egingo deutse zuzenbide Jainkoak, gau ta egun otoitzean jabilken bere aukeratuei.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, egizu, gure burua Zeuri eskeinirik bizi izan gaitezala eta bihotz leialez zerbidu zaiguzala beti. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
XXXIII. Domekea
Bened. ant.
A urtean: Ederto, morroi zintzo eta leiala; gitxian zintzoa izan zaralako, sartu zaitez zure Jaunaren pozetara.
B urtean: Ikusiko dabe Gizonaren Semea, indartsu eta aintza handitan etortzen hodei-artean.
C urtean: Zeuen iraupenez atarako dozue onik zuen bizia —dino Jaunak—.
Otoitza
Jainko gure Jauna, emoiguzu Zu beti pozik zerbitzea; on guztien egile Hori zerbitzea da-ta guretzat egiazko zorion betea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.