GORESPENAK
AgurraV/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
1
Ant.
Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera.
118 Salmoa
Entzun
naizu, Jauna: bihotz guztiaz dihardut-eta oihuka,
beteko ditut Zuk jarriak.
Oihuka nagokizu, salbau naizu,
Gordeko ditut Zuk iragarriak.
Egun-sentirako
banator zure laguntza eskatzera,
zeure hitzetan dot itxaropidea.
Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire begiak,
zure esanak gogoan erabiliz.
Entzun,
Jauna, zure onginahiez nire oihua,
emoidazu bizia zure erabagien arabera.
Txarkeriaz eraso deustenak hurrean dira,
zure legetik urrun dira.
Hurrean
zaukadaz, Jauna,
leial dira zure agindu danak.
Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri
deutsedala,
Zuk betiko jarriak dirala.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera.
2
Ant.
Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbazino.
Kantika: Ur 15, 1b-4a. 8-13- 17-18
Kanta
deiogun Jaunari garai-garai dalako,
zaldi eta zaldun itsasora jaurti ditualako.
Jauna da-ta nire indar eta kemen,
Bera izan da nire salbazino.
Hauxe
dot nire Jainkoa, zabal dot aitatuko,
gurasoen Aita, Bera nik goratuko.
Gudari da Jauna,
Jauna dau Harek izena.
Faraon-en
gurdi eta gudariak
itsasoan murgildu dauz guztiak.
Zure
sudur-haizez urak metatu dira,
ur-joanak pilatu dira,
ur-lezak itsas-bihotzean mamindu dira.
«Atzetik
noa —esan eban etsaiak—, hari eskua jartzera,
harrapakinak banatuko dodaz,
asetuko da nire barrua;
erantziko dot nire ezpatea,
nire eskua hareen jabe egingo da».
Putz
egin dozu zure haizez, estali ditu itsasoak,
murgildu dira berunaren eran ur handietan.
Zein
jainko Zu hainakorik, Jauna?
Nor Zu haina? Santu garai zara-ta,
egitez ikaragarria, mirarigilea.
Luzatu
dozu zure eskua:
iruntsi ditu lurrak.
Maitasunez
ekarri dozu zure egoitza santura
erosi dozun herria:
zure indarrez da ekarria.
Sartu
dozuz eta landatu Zu jabe zaituen mendian,
Zuk, Jauna, bizi izateko prestau dozun
tokian,
zure eskuek, Jauna, eregi eben jauretxean.
Jauna dogu errege, betirik eta betiko.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbazino.
3
Ant. Goretsi eizue Jauna atzerri guztiak †
116 Salmoa
Goretsi
eizue Jauna, atzerri guztiak,
† goraldu eizue, herri guztiak.
Sendotu daualako gugan bere maitasuna,
eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goretsi eizue Jauna atzerri guztiak.
Senideok, gero eta ardura handiagoz bizi izan zaiteze, zuen deia eta hautapena sendoagoak egin daizuezan. Holan eginez, ez dozue inoiz huts egingo, eta Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailearen betiko erreinurako ateak zabal-zabal izango dozuez.
R/. Zuri
oihu egin deutsut: * Jauna, Zeu zara nire igesleku. Zuri.
V/. Eta nire ondare bizien lurrean. Jauna.
R/. Aintza Aitari. Zuri.
Bened. ant. Argi eiezu, Jauna, ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei
argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Argi eiezu, Jauna, ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei.
Eskariak
Jesu Kristo geure antzeko egin zan gauza guztietan, Jainko Aitaren aurrean bitarteko zintzo eta errukitsu izateko; bedeinkatu daigun, beraz, eta otoitzez eskatu deiogun:
Emoiguzuz, Jauna, zure maitasunaren ondasunak.
—Bateoan argitu gintuzun Kristo, zuzentasunaren eguzki, * Zeuri eskeintzen deutsugu gaurko gure eguna.
—Egun honetako ordu guztietan bedeinkatuko zaitugu, * eta gauza guztietan goratuko dogu zure izena.
—Maria, beti zure hitzaren esaneko zintzoa, izan zenduan Zuk ama: * zuzendu eizuz gaur gure urratsak, zure gogoaren bidetik.
—Egizu, mundu iragankor honetan garan bitartean, betirauneko zerua irrikatu daigula, * zure zeruko zoriona oraindixik gozatu daigun sinismenez, itxaropenez eta maitasunez.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Seme-alabek euren aitagaz daben uste onez, hurreratu gaitezan gure Jainkoagana, eta esan deiogun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, zure Semearen biztuerako distireak argitu beiz gure bihotzak; ez gaizala ikaratu heriotzako ilunak, eta heldu gaitezala, egun baten, amairik ez dauan argitara. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.