GORESPENAK
AgurraV/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
1
Ant.
Izartu zaiteze, salterio eta kitara; izartuazoko dot artizarra.
56. salmoa
Erruki
zakidaz, ene Jainko, erruki zakidaz,
nire anima hau Zeugana dator-eta ihesi;
zure hegoen gerizpean gordetzen naz,
ekatxa igaro artean.
Oihu
dagiot Goi-goiko Jainkoari,
on egiten deustan Jainkoari.
Bialdu beist zerutik salbamena,
aurretik narabilenak lotsaz bete
daizala,
bere grazia ta leialtasuna bialdu
daizala Jainkoak.
Lehoien
erdian natza: irrikaz irunsten dabe gizakia;
horreen hortzak gezi eta lantza,
horreen mihina ezpata zorrotza.
Jainko,
agertu zaitez garai zeruan,
zabaldu bedi lur osoan zure edertasuna.
Sarea zabaldu deutsee nire oinei, han
jausi nadin ni;
eurak jausi dira egin deusten zulora.
Bizkor
daukat bihotza, bizkor, ene Jainko,
eresi eta goratzarre deutsut egingo
«Izartu zakidaz, barrena,
izartu zaiteze, salterio eta kitara,
izartuazoko dot artizarra».
Goretsiko
zaitut, Jauna, herrietan,
goratzarre egingo deutsut atzerrietan.
Handia da-eta zure maitasuna
zeruetaraino,
zure leialtasuna hodeietaraino.
Jainko,
agertu zaitez garai zeruan,
zabaldu bedi lur osoan zure edertasuna.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Izartu
zaiteze, salterio eta kitara; izartuazoko dot artizarra.
2
Ant.
Nire herria neure ondasunez asetuko da —dino Jaunak.
Kantika: Jr 31, 10-14
Entzun
Jaunaren hitza, atzerriak,
iragarri urruneko ugarteetan:
«Israel banatu ebanak batuko dau,
artzainak artaldea lez zainduko dau.
Jakob Jainkoak ber-erosi dau-eta
indartsuago baten eskutik atara dau».
Irrintzika
etorriko dira Sion-mendira,
Jaunaren ondasunetara batuko dira:
Ogi, ardau eta oriotara, artalde ta
behi-taldeetara.
Eta hareen bihotza baratza busti bat lez
izango da,
ez dira gaurtik aurrera makalduko.
Neskek
orduan pozik jardungo dabe dantzan,
mutil eta agureekin batera.
Negarretik atarako ditut pozaldira,
eta atsekabe ondoren, atseden eta
alaitasunera.
Abadeen bihotza hordituko dot
guritasunez,
eta nire herria asetuko da nire
ondasunez.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
2 Ant. Nire herria neure ondasunez asetuko da —dino Jaunak.
3.
Ant.
Handia da Jauna, guztiz goresgarria, gure Jainkoaren urian. †
Sal 47
Handia
da Jauna, guztiz goresgarria,
gure Jainkoaren urian.
† Haren mendi santua, muno argitsu,
lurbira osoaren pozgarri;
Sion-mendia
ipar-mugan,
errege handiaren uri.
Hango jauregietan Jainkoa,
gaztelu sendo agertu da.
Hain
zuzen, erregeak ziran alkartu,
danak batean Haren aurka oldartu.
Baina ikusiaz bat izutu ziran,
lotsaz igeska joan ziran.
Bertan
hartu ebazan dardareak,
erdi-minaren erara;
eguzki-haizea danean,
Tarsisko itsas-ontziak apurtzen dauzan
eran.
Entzun
bezela dogu ikusia
gudari-taldeen Jaunaren urian,
gure Jainkoaren urian:
Jainkoak sendotzen dau beti guztian.
Gogoratzen
dogu, Jainko, zure maitasuna,
zure jauretxe-erdian.
Zure izena lez, Jainko, zure gorespena,
heltzen da lurraren bazterrera:
zure eskoia zuzentasunez dago betea.
Poztutzen
da Sion-mendia,
poztutzen dira Judako uriak, zure
erabagiaz.
Egin
itzul-bira Sionen inguruan,
bat-banatu hango torreak.
Ikusi hango harresiak, begira hango
gazteluak,
ondorengoei esateko:
«Honenbestekoa
da Jainkoa,
gure Jainkoa betiren betieran,
Bera dogu gidari gizaldi guztietan».
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handia da Jauna, guztiz goresgarria, gure Jainkoaren urian.
Hauxe dino Jaunak: Zerua dot jesarleku, eta lurra nire oin-azpiko. Zer etxe eregi daikedazue Niri? Zer atseden-leku? Diran gauza guztiak neure eskuak egin ditu, neureak dira danak —dino Jaunak—. Nire begiak apalagana eta bihotz-urratuagana doaz: nire berbeari buruz ikaratzen danagana.
R/. Oihuka dihardut bihotz guztiaz: * Entzun naizu, Jauna. Oihuka.
V/. Beteko dodaz Zuk jarriak. Entzun.
R/. Aintza Aitari. Oihuka.
Bened.
ant.
Izan gaitezan Jaunaren zerbitzari zintzo, eta atarako gaitu arerioen eskutik.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei
argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Izan gaitezan Jaunaren zerbitzari zintzo, eta atarako gaitu arerioen eskutik.
Eskariak
Eskerrak emon deioguzan, egun barriaren argia emon deuskun Kristori, esanez:
Bedeinkatu gaizuz, Jauna, eta santu egin.
—Zeure burua, gure pekatuekaitik opari eskeini zendun Horrek, * hartu gaurko gure egintzak eta lanak.
—Gure begiak, egun barriaren argiz alaitzen dozuzan Hori, * izan zaitez gure bihotzen argi bizi.
—Egizu, Jauna, izan gaitezala bihotz handiko eta esku-zabal gure ingurukoakaz, * horrela zeure antzeko izan gaitezan.
—Goiz-goizetik ikusi daigula zure errukia, * eta zure pozak indartu gaizala egun guztian.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Salbatzaileak agindu eta irakatsi euskun lez, uste onez esan daigun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko guztiz ahaltsu eta betikoa, goiz, eguerdi eta arratsalde, eskean gaukazuz: kendu gugandik pekatuaren iluna, eta emon eguneko argia dan Kristo. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/.
Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/.
Eskerrak Jainkoari.