GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Salmoak
5. salmoa, 2-10. 12-13
1
Ant.
Zuri arrenka nagokizu, Jauna, entzun goizetik nire berbaldia.
Entzun,
Jauna, nire eskaria,
aditu eizu nire intziria.
Zagoz erne nire deadar-hotsera,
ene Errege ta ene Jainko.
Zuri
arrenka nagokizu, Jauna,
entzun goizetik nire berbaldia;
goizean agertzen deutsut nire eskaria,
eta zure zain gelditzen naz.
Ez
zara-ta Jainko gaiztakeria-zale,
gaiztorik ezin da bizi zurean,
harroek ez dabe iraungo zure aurrean.
Gaizkile
guztiak gorroto dituzu,
guzur-ontziak hondatzen dituzu.
Gizon odol-zale ta maltzurrak,
gorroto ditu Jaunak.
Ni,
barriz, zure maitasun ugariz,
sartuko naz zurean;
zure jauretxe deunaren aurrean
ahuspez jarriko zure bildurrean.
Jauna,
nire etsaiekaitik,
zure zuzentasunean eroan nagizu,
nire aurrean zure bidea zelaitu eizu.
Ez
da-ta egiarik holakoen ahotan,
horreen bihotzak txarkeria dau asmotan;
hilobi zabaldua da horreen eztarria,
horreen mihina, zurikeria.
Zugana
batzen diranak, ordea, poztu bediz,
egin beie oihu beti pozaren pozez.
Babestu eizuz, eta alaitu bediz zuregan
zure izena maite dabenak.
Zintzoa
zeuk onesten dozu-ta, Jauna,
onginahiez inguratzen babeskiz bezela.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuri arrenka nagokizu, Jauna, entzun goizetik nire berbaldia.
2 Ant. Goresten dogu, gure Jainko, zure izen argitsua.
Kantika: 1 Kro 29, 10-13
Gora
zu, Jauna, gure aita Israelen Jainko,
betirik betiko.
Zeureak
dira, Jauna, indarra ta handitasuna,
zeureak argia, distira ta argitasuna.
Zeru-lurretan dagozan guztiak zure dira,
zeureak, Jauna, erreinua,
eta zu, guztien ganetik dagoan buruzagia.
Ondasuna
ta ospea zeure dituzu,
guztietan zeuk agintzen dozu.
Zure eskuan indarra ta kemena,
guztia handi ta sendo egitea, zeure
eskuarena.
Orain,
beraz, gure Jainko, ospatzen zaitugu,
zure izen argitsua goresten dogu.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goresten dogu,
gure Jainko, zure izen argitsua.
3 Ant. Jauretsi Jauna apainduria deunez.
28. Salmoa
Emon,
Jainko-seme-alabok, Jaunari,
emon ospe eta indar Jaunari.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
jauretsi Jauna apainduria deunez.
Horra Jaunaren berbaroa ur-gainean:
Jainko itzalgarriaren ostotsa durundan,
Jauna ur ugarien ganean.
Jaunaren berbaroa indartsu,
Jaunaren berbaroa ospetsu.
Jaunaren berbaroak ditu
izaiak apurtzen,
Libango izaiak Jaunak apurtzen.
Libani jauzi eragingo deutso, zekorrari lez;
Sarioni, basa-idiskoari lez.
Jaunaren berbaroak su-garra
dau botatzen,
Jaunaren berbaroak basamortua ikaratzen,
Jaunak Kades-lekaroa ikaratzen.
Jaunaren berbaroak bihurritzen ditu arteak,
soiltzen basoak,
haren jauretxean danek dinoe: Gora!
Jesarri da uholde-ganean,
Jauna errege jesarriko betiraunean.
Bere herriari indar emongo deutso Jaunak,
bere herria bedeinkatuko dau bake emonez Jaunak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauretsi Jauna apainduria deunez.
Lanik egin nahi ez dauanak, ez daiala
jan. Entzun dogu-ta, zuen artean batzuk alperkerian bizi dirala, ezer egin barik,
non zer jakingo, barriketan. Holakoei agintzen eta eskatzen deutsegu Jesu Kristo
Jaunaren izenean, bakean lan egin daiela, euren ogia irabazteko. Zuek, barriz,
senideok, ez aspertu on egiten.
R/.
Bedeinkatua Jauna * betiren beti. Bedeinkatua.
V/.
Mirariak egiten bakarra. Betiren.
R/.
Aintza. Bedeinkatua.
Bend.
ant.
Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
hitz emona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei
argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa.
Eskariak
Goretsi daigun Kristo, graziaz eta
Espiritu Santuaz betea, eta uste osoz eskatu deiogun:
Emoiguzu, Jauna, zeure
Espiritua.
—Emoiguzu egun gozo, baketsu eta errubakoa,
* arratsaldea heltzean, pozez eta bihotz
garbiz goretsi zaiguzan.
—Agertu eiguzu, zure betiko bihotz ona, *
eta zuzendu eizuz gure eginkizunak.
—Erakutsi eiguzu, Jauna, zure aurpegi argia,
eta emoiguzu zure bakea, * sentitu daigun gaur egun guztian, zure eskuaren
laguntza.
—Begitu onez, Jauna, gure otoitzetan euren uste ona jarri dabenei, * eta emoiezuz gorputz-arimetako on guztiak.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Amaitu daiguzan gure eskariak, Jaunak irakatsi euskun otoitza esanez:
Gure Aita zeruetan zarana,santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Zure graziak, Jauna, eragin eta lagundu beiz
gure eginak, gure lan guztia Zeugandik sortu daiten, eta Zeugana jo daian. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizadietan.
Amaierea
V/.
Jaunak bedeinkatu gaizala, eta gatx guztietatik zaindurik, eroan gaizala betiko
bizitzara.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/.
Eskerrak Jainkoari.