GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Aleluia.
MENDE GUZTIEN NAGUSI
—–Mende guztien nagusi
——–ta erregeen Errege,
——–Zu hartzen zaitugu, Jesus,
——–buru ta bihotzen jabe.
—–«Ez dugu hau errege nahi»,
——–juduen taldeak oihu.
——–Kristo, Zu gure Errege
——–zerala aitortzen dugu.
—–Agintari, lege-gizon,
——–bitez zure zerbitzari;
——–legeak, arteak, zure
——–ederraren agergarri.
—–Zure diren herri ta jaun
——–bekizkizu omengarri;
——–zure agintepean har
——–gizarte ta aberri.
—–Agintarien Errege,
——–Jesus, argitasun Zuri,
——–Aita, Gogo Gurenekin
——–lehen, orain, gero, beti. Amen.
Salmoak
1 Ant. Begira Kimu-barri deritxon gizona; bere errege-aulkian jesarriko da eta nagusi izango, eta herriak bakean bizi izango dira.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure
maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat
gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire
ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen
gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Begira Kimu-barri deritxon gizona; bere errege-aulkian jesarriko da eta nagusi izango, eta herriak bakean bizi izango dira.
2 Ant. Handi agertuko da lurraren mugetaraino, eta Bera izango da gure bakea.
Kantika: Dn 3, 52-57
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta
ospatu gizaldietan.
Jaunaren
aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak,
bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren
gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta
ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko
izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize
guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta
beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta
hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta
jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta
edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta
egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta
hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu
bei Jauna lurrak:
goretsi eta
ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean
ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak,
bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta
ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruko
hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta
abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta
ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren
abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren
morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta
biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias,
Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta
ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu
Santuarekin:
goretsi eta
ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua
Zu zeru-sabaian:
aintza eta
gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Handi agertuko da lurraren mugetaraino, eta Bera izango da gure bakea.
3 Ant. Agintaritza, ospea ta erregetza emon eutsozan Jaunak; herri,
herrialde ta hizkuntza guztiak zerbitzari izango ditu betiko.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etxun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Agintaritza, ospea ta erregetza emon eutsozan Jaunak; herri, herrialde ta hizkuntza guztiak zerbitzari izango ditu betiko.
Ef 4, 15-16
Egia maitasunean eginez, gauza guztiak haziazo daiguzan, buru dan Kristogana zuzenduz. Holan Harengan gorputz osoak bat egiten dauala, eta atal bakotxari dagokion eran atal guztiak bizkorgarri alkartzen jakozala, Harengandik azten dan gorputz osoa maitasunean eraikitzeko.
V/. Zure zintzoek, Jauna, * zure
erregetza zein bikain dan autortu beie.
R/. Zure zintzoek, Jauna, * zure
erregetza zein bikain dan autortu beie.
V/. Zure ahal-izateaz
hitzegin beie.
R/. Zure erregetza zein bikain dan autortu
beie.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zure zintzoek, Jauna, * zure
erregetza zein bikain dan autortu beie.
Bened. ant. Hilen arteko lehen-seme eta munduko erregeen nagusi danak erreinu egin gaitu bere Jainko eta Aitarentzat, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu
eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami
zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hilen arteko lehen-seme eta munduko erregeen nagusi danak erreinu egin gaitu bere Jainko eta Aitarentzat, alleluia.
Eskariak
Senideok, goretsi daigun Kristo Errege, guztien hasieratik dana, eta guztia beregan daukana, eta esan daigun:
Betorkigu, Jauna, zure erreinua.
—Kristo Salbatzaile, gure Jainko eta Jaun, gure errege eta artzain, eroan eizu zure herria, bizia emoten dauan larrara.
—Artzain on, zure ardien alde bizia emon dozuna: * zaindu gaizuz, eta ez dogu ezeren behar izanik izango.
—Gure erosle, lur osoaren errege egina: * egizu, gauza guztiak Zeugan oinarritu daitezala.
—Diran guztien Errege, egiari autormen egitera mundura etorria: * guztiek autortu zaiezala gauza guztien nagusi.
—Gure eredu eta maisu, zure erreinura aldatu gaituzuna: * iguzu, santu, garbi eta errugabe azaldu gaitezala gaur zure aurrean.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita
zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa, zure Seme maitea, diran guztien Erregea, gauza guztien oiarri eta buru jarri zenduan; egizu, izaki guztiek, pekatuaren buztarritik askatuta, beti eta beti Zuri zerbitu deizuela eta zu goretsi zaiezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.