II. DOMEKEA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Salmoak
1 Ant. Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena, alleluia.
117 Salmoa
Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.
Israel-etxeak hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron-etxeak hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Esan beie Jaunaren bildur diranek:
«Haren maitasuna betikoa».
Deitu neutsan larrialdian Jaunari,
entzun eustan eta onez atara.
Jauna dot neugaz: ez deutsat bildurrik,
gizonak egin leikidanari.
Nirekin Jauna, niri lagun egiteko,
nik etsaiak lotsatuak ikusteko.
Hobe da Jaunagana batzea,
eta ez gizakiengan uste on izatea;
hobe da Jaunagana batzea,
eta ez handikiengan uste on izatea.
Atzerri-jente guztiek inguratu ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Alde guztitik jenteek inguratu ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Erleek lez inguratu ninduen,
biztu ziran sua sasian lez:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Gogor bultzatu ninduen jausteko,
hantxe egoan Jauna niri laguntzeko.
Nire indar eta nire kemen Jauna,
Bera suertatu da nire salbazinoa.
Poz eta garaipen-oihuak zintzoen txabolan:
«Jaunaren eskoiak bizkor jokatu dau,
Jaunaren eskoiak nau altxatu,
Jaunaren eskoiak bizkor dau jokatu».
Ez naz hilgo, ez, bizi izan baino,
Jaunaren eginak nik aldarrikatuko.
Zigortu nau Jaunak, zigortu,
baina ez nau heriotzaratu.
Edegi niri zintzotasunaren ateak,
hortik sarturik emon deiodazan Jaunari eskerrak.
Hauxe da Jaunaren atea,
zintzoak sartuko dira aurrera.
Eskerrak Zuri, entzun nozulako,
salbazino suertatu zaiatazalako.
Etxegileek baztertutako harria,
berori suertatu da giltz-harria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hauxe da Jaunak egin dauan eguna,
gu poztutzeko eta alaitzeko eguna.
Emon, Jauna, salbazinoa,
emon, Jauna, zoriona.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
bedeinkatzen zaituegu Jaunaren etxean.
Jainkoa da Jauna,
guri argi egin deuskuna.
Antolatu eizue jente-lerroa
abar-orbelak eskuetan dabezala,
altarearen ertzetaraino doazala.
Zeu zara nire Jainko,
eskerrak emoten deutsudaz;
ene Jainko, goresten zaitut.
Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena, alleluia.
2 Ant. Egarri zarien guztiok erdu uretara; bilatu eizue Jauna aurkitu daiteken artean, alleluia.
Kantika: Dn 3, 52-57
Bedeinkatua Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria:
aintza ta gorespen Berari gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarrian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zure erreinuko aurkian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, kerubin-gainean jesarrita,
lezak ikusten dozuzana:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egarri zarien guztiok erdu uretara; bilatu eizue Jauna aurkitu daiteken artean, alleluia.
3 Ant. Hara, gure Jauna indartsu dator eta argituko ditu bere morroien begiak, alleluia.
150 Salmoa
Goretsi eizue Jauna bere jauretxean,
Goretsi eizue bere zeru ospetsuan.
Goretsi eizue, Berak egin-lan handiakaitik,
Goretsi eizue bere handiaren handiagaitik.
Goretsi eizue turutaren hotsez,
Goretsi eizue salterioz eta kitar-hotsez.
Goretsi eizue zaldabai eta dantzarekin,
Goretsi eizue zurda-soinu eta txistuarekin.
Goretsi eizue txilin ozenekin,
Goretsi eizue txilin alaiekin.
Arnasa dauan guztik Jauna goretsi bei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hara, gure Jauna indartsu dator eta argituko ditu bere morroien begiak, alleluia.
Jainkoaren hitza (—A—, —B—, —C—)
Ez 36, 25-27
Ur garbiz zipriztinduko zaituet, eta garbituko zarie zikin guztitik; garbituko zaituet zuen sasi-jainkoetatik. Bihotz barria emongo deutsuet, eta barrenean arnasa barria ipiniko deutsuet. Kenduko dot zuen haragitik harrizko bihotza, ipiniko deutsuet haragizko bihotza. Nire arnasea zuen barruan ipiniko dot eta nire lege bidean ibiliazoko zaituet, nire aginduak zaindu daizuezan eta bete.
R/. Ospatzen zaitugu, Jauna, ospatzen, * zure izena dogu zabaltzen. Ospatzen.
V/. Zure mirariak adierazoten. Zure. Aintza Aitari. Ospatzen.
Bened. ant.
A urtean: Jaungoikoaren Espiritua uso-idurian jatsi eta Jaunaren ganera etorri zan.
B urtean: Etorri ziran ikasleak, eta ikusi eben non bizi zan Jesus, eta egun haretan Beragaz gelditu ziran.
C urtean: Ardaua agortu zan, eta hauxe esan eutsen Jesusen amak morroiei: Egizue, Berak esaten deutsuena.
Lk 1, 68-79
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
A urtean: Jaungoikoaren Espiritua uso-idurian jatsi eta Jaunaren ganera etorri zan.
B urtean: Etorri ziran ikasleak, eta ikusi eben non bizi zan Jesus, eta egun haretan Beragaz gelditu ziran.
C urtean: Ardaua agortu zan, eta hauxe esan eutsen Jesusen amak morroiei: Egizue, Berak esaten deutsuena.
Eskariak
Senideok: emon deioguzan eskerrak «Jainkoa-gurekin» izateko mundu honetara etorri zan gure Salbatzaileari, eta esan deiogun uste osoz:
Kristo, zeruko Errege, izan zaitez gure argi eta atsegin.
—Jesus Jauna, goietatik sortzen zaran Eguzkia eta biztuko diranetan lehenengo biztua: * egizu, Zuri jarraituz ez gaitezala behin ere egon heriotzearen ilunpetan, ibili gaitezala baino, betiko biziaren argitan.
—Aurkitu daigula, Jauna, Zuk egindako gauza guztietan zabaldurik dagoan zure ederra, * hareetan beti ikusi daigun zeure aintza.
—Ez itzi, Jauna, gaur gu txarkerian jausten; * eta bai egizu, onaren bidez garaitu daigula txarra.
—Jordanen bateatua izan zinanean, Espiritu Santuaz gantzutua izan zinan: * iguzu, Espiritu Santuak erabili gaizala gaur gure jokabide guztietan.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Jesusi esker, Jainkoaren seme-alaba izena daroagu, baita izana ere; horregaitik, bildur barik esan daigun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, zeure esku daukazuz zeru-lurrak; entzun bihotz onez zure herriaren eskariak, eta emon zure bakea gure egunotan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.
