GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta
Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
JESUKRISTO, ZU ZERA
Jesu Kristo, Zu zera, Zu, denen
Jaun:
gaur Zu nausi agertuz, nork iraun?
Fededunak, ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak etorri behar du.
Denok zutik, gaur elkar eskutik har:
Kristo beti guk argi, guk indar.
Fededunak, ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak etorri behar du.
Denok zutik, gaur elkar eskutik har:
Kristo beti guk argi, guk indar.
Egun hartan hilko da eguzkia,
ilargian, ere bai argia;
nahasiko bat-batez goi-indarrak,
eroriko zerutik izarrak;
itsasoa marrumaz entzutean,
lurrekoak egongo ikaran.
Fededunak, ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak etorri behar du.
Denok zutik, gaur elkar eskutik har:
Kristo beti guk argi, guk indar.
Hara nun den gain hartan ezarria,
salbatuen ezagutgarria.
Kristo Jauna lurrak hor izango du,
hodeietan guztien Jaun ahaltsu.
Hurbil bait da Jaunaren erreinua,
gora zuek orduan burua.
Fededunak, ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak etorri behar du.
Denok zutik, gaur elkar eskutik har:
Kristo beti guk argi, guk indar.
Salterioa
1 Ant. Begira Kimu-barri deritxon gizona; bere errege-aulkian jesarriko da eta nagusi izango, eta bakean bizi izango dira herriak.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Begira Kimu-barri deritxon gizona; bere errege-aulkian jesarriko da eta nagusi izango, eta bakean bizi izango dira herriak.
2 Ant. Handi agertuko da lurraren mugetaraino, eta Hura izango da gure bakea.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu
eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Handi agertuko da lurraren mugetaraino, eta Hura izango da gure bakea.
3 Ant. Agintaritza, ospea ta erregetza emon eutsozan Jaunak; herri, herrialde ta hizkuntza guztiak zerbitzari izango ditu betiko.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Agintaritza, ospea ta erregetza emon eutsozan Jaunak; herri, herrialde ta hizkuntza guztiak zerbitzari izango ditu betiko.
Jainkoaren hitza (—A—, —B—, —C—)
Ef 4, 15-15
Egia
maitasunean eginez, gauza guztiak haziazo daiguzan, buru dan Kristogana
zuzenduz. Holan Harengan gorputz osoak bat egiten dauala, eta atal bakotxari
dagokion eran atal guztiak bizkorgarri alkartzen dirala, Harengandik hazten da
gorputz osoa maitasunean eregiteko.
R/. Zure zintzoek, Jauna, * zure erregetza zein bikain dan
autortu beie. Zure zintzoek.
V/. Zure ahal-izateaz hitzegin beie. Zure erregetza. Aintza.
Zure zintzoek.
Bened. ant. Hilen arteko lehen-seme eta munduko erregeen nagusi danak erreinu egin gaitu bere Jainko eta Aitarentzat, alleluia.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hilen arteko lehen-seme eta munduko erregeen nagusi danak erreinu egin gaitu bere Jainko eta Aitarentzat, alleluia.
Eskariak
Senideok, goretsi daigun Kristo Errege, guztien hasieratik dana, eta guztia beragan daukana, eta esan daigun:
Betorkigu, Jauna, zure erreinua.
—Kristo Salbatzaile, gure Jainko eta Jaun, gure errege eta artzain, * eroaizu zure herria, bizia emoten dauan larrara.
—Artzain on, zure ardien alde bizia emon dozuna: * zaindu gaizuz, eta ez dogu ezeren beharrik izango.
—Gure erosle, lur osoaren errege egina: * egizu, gauza guztiak Zeugan oinarritu daitezala.
—Diran guztien Errege, egiari autormen egitera mundura etorria: * guztiek autortu zaiezala gauza guztien guztien nagusi.
—Gure eredu eta maisu, zure erreinura aldatu gaituzuna: * iguzu, santu, garbi eta errugabe azaldu gaitezala gaur zure aurrean.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa, zure Seme maitea, diren guztien Erregea, gauza guztien oinarri eta buru jarri zenduan; egizu, izaki guztiek, pekatuaren busterpetik askatuta, beti eta beti Zeu zerbidu zaiezela eta goretsi. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.